Gorde honela

Uneko dokumentua beste leku batean edo beste fitxategi-izen edo fitxategi mota batekin gordetzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Gorde honela.


LibreOffice aplikazioak zure sistema eragilearen leiho-kudeatzailearen jatorrizko fitxategi-aukeratzailea erabiltzen du Gorde honela komandoan.

Ohar-ikonoa

Dokumentu bat txantiloi modura gordetzeko, erabili Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa komandoa.


Fitxategi-izena

Idatzi fitxategi-izen bat edo bide-izen bat fitxategirako. URL bat ere sar daiteke

Fitxategi mota

Hautatu gordetzen ari zaren dokumentuaren fitxategi-formatua. Bistaratze-arean, fitxategi mota horretako dokumentuak bistaratuko dira soilik. Fitxategi motak Iragazkiak inportatzeari eta esportatzeari buruzko informazioa aukeran deskribatzen dira.

Esportatu PDF gisa

XML fitxategi-formatua

Abisu-ikonoa

Gorde beti dokumentua LibreOffice fitxategi mota batean, kanpoko fitxategi mota batean gorde aurretik. Kanpoko fitxategi mota batera esportatzean, formatu-ezaugarri batzuk galdu egin daitezke.


Gorde

Fitxategia gordetzen du.

Gorde pasahitzarekin

Erabiltzaileak fitxategia ireki aurretik sartu behar den pasahitz baten bidez gordetzen du fitxategia.

Ohar-ikonoa

LibreOffice XML-based formatua erabiltzen duten dokumentuak gorde daitezke pasahitz baten bidez.


Zifratu GPG gakoarekin

Erabili OpenPGP gako publikoak dokumentuak zifratzeko.

Editatu iragazki-ezarpenak

Kalkulu-orrien gordetzeko aukerak ezar daitezke datu-fitxategi mota batzuetan.

Hautapena

LibreOffice Draw eta Impressen hautatutako objektuak bakarrik esportatzen ditu beste formatu batera. Koadro hau ez bada markatzen, dokumentu osoa esportatzen da.

Ohar-ikonoa

Edozein fitxategi motan esportatzen ari bazara, dokumentu osoa esportatzen da.


Emaguzu laguntza!