Ireki

Fitxategi lokal bat edo urruneko bat irekitzen du, edo bat inportatzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Ireki.

+O

Estandarra barran, sakatu

Ikonoa

Ireki fitxategia


LibreOffice aplikazioak zure sistema eragilearen leiho-kudeatzailearen jatorrizko fitxategi-aukeratzailea erabiltzen du Ireki komandoan.

Ohar-ikonoa

Ireki nahi duzun fitxategiak estiloak baditu, arau bereziak aplikatzen dira.


Bistaratze-area

Zauden karpetako fitxategiak eta karpetak bistaratzen ditu. Fitxategi bat irekitzeko, hautatu fitxategia eta egin klik Ireki aukeran.

Iradokizun-ikonoa

Aldi berean dokumentu bat baino gehiago bakoitza bere leihoan irekitzeko, eutsi sakatuta teklei fitxategietan klik egiten duzun bitartean eta, gero, sakatu Ireki.


Sistema modernoetako fitxategien elkarrizketa-koadroek fitxategiak maneiatzeko hainbat eginbide dituzte. Askok fitxategien izena aldatzea, ezabatzea eta sortzea ahalbidetzen dute, bai eta fitxategien zerrendak ordenatzea, fitxategiak eta karpetak ikono, zuhaitz edo zerrenda gisa bistaratzea, fitxategi-sistemaren karpeten zuhaitzak zeharka ikustea eta beste zenbait eginbide re. Erabili saguaren eskuineko botoia bistaratze-arean, hautatutako fitxategiekin erabili daitezkeen komandoen zerrenda bat eskuratzeko.

Fitxategi-izena

Sartu fitxategi-izen bat edo fitxategiaren bide-izena.

Elkarrizketa-koadroan honako eginbideak daude erabilgarri:

  1. LibreOffice aplikazioak Osatze automatikoa funtzioa du, zenbait testu eta zerrenda-koadrotan automatikoki aktibatzen dena. Esaterako, sartu URL eremuan eta Osatze automatikoa funtzioak "a" letrarekin hasten den lehen fitxategia edo lehen direktorioa bistaratuko du.

  2. Beste fitxategi eta direktorio batzuetara joateko, erabili beherako gezia tekla. Azpidirektorio bat URL eremuan bistaratzeko, erabili eskuinerako gezia tekla. Osatze automatiko bizkorra erabilgarri izango duzu, URLaren zati bat idatzi ondoren End tekla sakatzen baduzu. Bilatzen ari zaren dokumentu edo direktorioa aurkitutakoan, sakatu Enter tekla.

Bertsioa

Hautatutako fitxategiaren hainbat bertsio badaude, hautatu ireki nahi duzun bertsioa. Dokumentu baten hainbat bertsio gorde eta antola daitezke Fitxategia - Bertsioak aukeratuz. Dokumentu baten bertsioak soilik irakurtzeko moduan irekitzen dira.

Fitxategi mota

Hautatu ireki nahi duzun fitxategi mota, edo hautatu Fitxategi guztiak (*) karpetako fitxategi guztien zerrenda bistaratzeko.

Ireki

Hautatutako dokumentua(k) irekitzen d(it)u.

Txertatu

Txertatu - Dokumentua aukeratuz ireki baduzu elkarrizketa-koadroa, Ireki botoiak Txertatu etiketa hartuko du. Uneko dokumentuan hautatutako fitxategia kurtsorearen kokalekuan txertatzen du.

Irakurtzeko soilik

Soilik irakurtzeko moduan irekitzen du fitxategia.

Dokumentuak txantiloien bidez irekitzea

LibreOffice aplikazioak honako zerrendan dagoen edozein karpetako txantiloiak antzematen ditu:

Ohar-ikonoa

Fitxategia - Txantiloiak - Gorde txantiloi gisa erabiltzen baduzu txantiloi bat gordetzeko, txantiloia zure erabiltzaile-txantiloien karpetan gordeko da. Txantiloi horretan oinarrituta dagoen dokumentu bat irekitzen duzunean, behean deskribatuta dagoen bezalako txantiloi aldatu bat bilatuko da dokumentuarentzat. Dokumentuari lotutako txantiloiari "txantiloi itsaskor" dei dakioke.


Ohar-ikonoa

Fitxategia - Gorde honela erabiliz gero, zerrendan ez dagoen beste edozein karpeta batean txantiloi bat gordetzeko txantiloi-iragazki bat hautatzen bada, txantiloi horretan oinarritutako dokumentuak ez dira egiaztatuko.


"Txantiloi itsaskor" bat erabiliz sortutako dokumentu bat irekitzen duzunean (goian zehaztu bezala), LibreOffice aplikazioak dokumentua aztertzen du, dokumentua azkenekoz ireki zenuenetik txantiloia aldatu den edo ez begiratzeko. Txantiloia aldatu bada, elkarrizketa-koadro bat bistaratuko da, dokumentuari zein estilo aplikatu nahi dizkiozun hauta dezazun.

Txantiloitik dokumentuan estilo berriak aplikatzeko, egin klik Bai aukeran.

Dokumentuan erabiltzen ari diren estiloak mantentzeko, egin klik Mantendu estilo zaharrak aukeran.

Dokumentu bat aurkitu ezin den txantiloi bat erabiliz sortu bazen, elkarrizketa-koadro batek erakutsiko da, dokumentua irekitzen den hurrengo aldian zer egin behar den adierazteko.

Dokumentuaren eta falta diren txantiloien arteko esteka eteteko, egin klik Ez aukeran, bestela LibreOffice aplikazioak txantiloia bilatuko du dokumentua irekitzen duzun hurrengo aldian.

Emaguzu laguntza!