Etiketak
Zehaztu etiketa-testua eta aukeratu etiketaren paper-tamaina.
Etiketa
Sartu edo txertatu etiketan agertuko den testua.
Etiketa-testua
Idatzi etiketan agertuko den testua. Datu-baseko eremua ere txerta daiteke.
Helbidea
Bidaltzailearen helbidea duen etiketa sortzen du. Unean Etiketa-testua koadroan dagoen testua gainidatzi egiten da.
Zure itzulerako helbidea aldatzeko, aukeratu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice, eta ondoren egin klik Erabiltzaile-datuak fitxan.
Datu-basea
Hautatu etiketaren datu-iturburu gisa erabili nahi duzun datu-basea.
Taula
Hautatu etiketan erabili nahi dituzun eremuak dituen datu-baseko taula.
Datu-basearen eremua
Hautatu nahi duzun eremua datu-basean, eta ondoren, egin klik koadro honen ezkerrean dagoen gezian, Etiketa-testua koadroan eremua txertatzeko.
Datu-baseko eremuaren izena parentesien bidez lotuta dago Etiketa-testua koadroan. Nahi izanez gero, datu-baseko eremuak zuriuneen bidez bereiz daitezke. Sakatu Sartu datu-baseko eremu bat lerro berri batean txertatzeko.
Formatua
Etiketaren aurrez definitutako formatu-tamaina hauta daiteke, edo bestela, Formatua fitxan zehaztutako formatu-tamaina hauta daiteke.
Jarraitua
Paper jarraituan etiketak inprimatzen ditu.
Orria
Banakako orrietan etiketak inprimatzen ditu.
Marka
Hautatu erabili nahi duzun paper-marka. Marka bakoitzak bere formatu-tamainak dauzka.
Mota
Hautatu erabili nahi duzun formatu-tamaina. Formatu erabilgarriak Marka zerrendan hautatutako markaren arabera daude. Etiketa-formatu pertsonalizatu bat erabili nahi baduzu, hautatu [Erabiltzailea], eta formatua definitzeko, egin klikFormatua fitxan.
Informazioa
Paper motaren eta etiketaren neurriak Formatua arearen behealdean bistaratzen dira.