XML fitxategi-formatua

Lehenespenez, OpenDocument fitxategi-formatuan kargatzen eta gordetzen ditu fitxategiak LibreOffice(e)k.

Ohar-ikonoa

OpenDocument fitxategi-formatua (ODF) hainbat software aplikaziok erabiltzen duten fitxategi-formatu estandar bat da. Informazio gehiago jaso dezakezu Wikipedian: wikipedia.org/wiki/OpenDocument.


OpenDocument fitxategi-formatuen izenak

LibreOffice(e)k honako fitxategi-formatuak erabiltzen ditu:

Dokumentu-formatua

Fitxategi-luzapena

ODF testua

*.odt

ODF testu-txantiloioa

*.ott

ODF dokumentu maisua

*.odm

HTML dokumentua

*.html

HTML dokumentu-txantiloia

*.oth

ODF kalkulu-orria

*.ods

ODF kalkulu-orriaren txantiloia

*.ots

ODF marrazkia

*.odg

ODF marrazki-txantiloia

*.otg

ODF aurkezpena

*.odp

ODF aurkezpen-txantiloia

*.otp

ODF formula

*.odf

ODF datu-basea

*.odb

LibreOffice hedapenak

*.oxt


Ohar-ikonoa

HTML ez da OpenDocument formatua.


ODF Chart diagrama independenteetarako fitxategi-formatuaren izena da. Formatu horren luzapena *.odc da, eta gaur egun ez da erabiltzen.

OpenDocument formatuaren eboluzioa

OpenDocument formatuak eboluzionatu egin du denboran zehar.

ODF bertsioa

OASISek onespen estandarra eman zuen data

Onartzen duen softwarearen lehen bertsioa

ODF 1.0

2005-05-01

OpenOffice.org 1.1.5 edo StarOffice 7

ODF 1.1

2007-02-02

OpenOffice.org 2.2 edo StarOffice 8-en 4. eguneratzea

ODF 1.2

2011-09-30

OpenOffice.org 3, StarOffice 9, Oracle Open Office

ODF 1.2 (hedatua)

-

OpenOffice.org 3.2 edo StarOffice 9.2


Bertsio berrietan, dokumentuak ODF 1.2 formatua erabilita (lehenetsia) edo ODF 1.0/1.1 erabilita (atzerako bateragarritasunerako) gorde daitezke. Aukeratu - Kargatu/gorde - Orokorra eta hautatu ODF formatuaren bertsioa.

Oraindik OpenOffice.org 1 edo StarOffice 7 erabiltzen duten erabiltzaileekin dokumentuak trukatu nahi badituzu, gorde dokumentua dagokion izena duen iragazkia erabiliz Fitxategi mota zerrenda-koadroan.

Iradokizun-ikonoa

Fitxategi-formatu lehenetsia beste bat izan dadin nahi bada, aukeratu - Kargatu/gorde - Orokorra eta aurkitu ordezko fitxategi-formatuak LibreOffice dokumentu mota bakoitzerako.


XML fitxategi-egitura

OpenDocument fitxategi-formatuko dokumentuak XML fitxategiak dituzten zip artxibo konprimitu gisa gordetzen dira. XML fitxategi horiek ikusteko, deskonprimitzeko programa batekin ireki dezakezu OpenDocument fitxategia. Fitxategi eta direktorio hauek egoten dira OpenDocument fitxategietan:

  1. Dokumentuaren testu-edukia content.xml fitxategian egoten da.

    Modu lehenetsian, content.xml formatu-elementurik gabe (esaterako, koskarik edo lerro-jauzirik gabe) gordetzen da, dokumentua gordetzeko eta irekitzeko behar den denbora txikiagotzeko. Kosken eta lerro-jauzien erabilera Konfigurazio aurreratua aukeran aktibatu daiteke, /org.openoffice.Office.Common/Save/Document PrettyPrinting propietatean egiazkoa ezarrita.

  2. meta.xml fitxategiak, besteak beste, dokumentuaren meta-informazioa jasotzen du; Fitxategia - Propietateak komandoaren bidez sar zaitezke.

    Dokumentua pasahitzarekin gordetzen baduzu, meta.xml ez da zifratuko.

  3. settings.xml fitxategiak dokumentu honen ezarpenei buruzko informazio gehiago dauka.

  4. styles.xml fitxategian dokumentuari aplikatutako estiloak topatuko dituzu, Estiloak leihoan ikus daitezkeenak.

  5. meta-inf/manifest.xml fitxategiak XML fitxategien egitura deskribatzen du.

Fitxategi-formatu konprimituan fitxategi eta karpeta gehiago egon daitezke.

XML formatuen definizioa

OpenDocument formatuaren eskema www.oasis-open.org web gunean aurki daiteke.

Emaguzu laguntza!