Geruzei buruz

Geruzei esker, erlazioa duten elementuak elkarri lotu daitezke orrialde batean. Geruzak laneko espazio indibidual modura ulertu daitezke: bistatik ezkutatu daitezke, inprimatzea saihestu daitezke edo blokeatu egin daitezke.

Geruzek ez dute objektuen pilatze-ordena zehazten orrialdean, Kontrolak geruzaren kasuan salbu. Geruza hori beti gainerako geruzen aurrean dago.

Orrialdeko objektuen pilatze-ordena objektuak gehitzeko erabili den sekuentziaren araberakoa da. Pilatze-ordena berrantolatu egin daiteke Forma - Antolatu erabilita.

Geruzetan objektuak ez dituzten areak gardenak dira.

LibreOffice Draw aplikazioak hiru geruza lehenetsi ditu:

Geruza lehenetsiak ezin dira ezabatu edo izenez aldatu. Geruza gehiago gehitu daitezke Txertatu - Geruza erabilita.

Diseinua geruza laneko area lehenetsia da. Diseinua geruzak izenburuaren, testuaren eta objektuen leku-marken kokalekua zehazten du orrialdean.

Kontrolak geruza ekintza bat esleitu zaizkien botoietarako erabili daiteke, baina ez litzateke inprimatu beharko. Ezarri geruzaren propietateetan ez dela inprimagarria. Kontrolak geruzako objektuak beste geruzetako objektuen aurrean daude beti.

Kota-lerroak geruzan kota-lerroak marrazten dira, besteak beste. Geruzaren ikusgaitasuna aktibatuta/desaktibatuta, erraz jarri daitezke lerro horiek ikusgai edo ezkutuan.

Iradokizun-ikonoa

Geruza bat blokeatu daiteke bere edukiak babesteko, edo geruza eta bere edukiak ezkutatu daitezke bistatik edo inprimatzea eragozteko. Orrialde bati geruza berria gehitzen zaionean, geruza dokumentuko orrialde guztiei gehitzen zaio. Hala ere, geruza bati objektu bat gehitzen zaionean, uneko orrialdeari soilik gehitzen zaio. Objektua orrialde guztietan agertu dadin nahi bada, orrialde maisuari gehitu behar zaio (Ikusi - Maisua).


Emaguzu laguntza!