Geruzekin lan egitea

LibreOffice Draw aplikazioak geruzak onartzen ditu.

Geruza bat hautatzea

Geruza bat hautatzeko, egin klik geruzaren fitxa-izenean, laneko areako behealdean.

Iradokizun-ikonoa

Geruza baten propietateak editatzeko, egin klik bikoitza geruza-fitxa batean.


Geruzak ezkutatzea

  1. Hautatu geruza bat, eta ondoren aukeratu Formatua - Geruza.

  2. Propietateak arean, garbitu Ikusgai kontrol-laukia.

  3. Sakatu Ados.

Geruzaren izen-fitxan, izenaren testu-kolorea urdinera aldatuko da.

Iradokizun-ikonoa

Geruza bat ikusgai edo ikusezin bihur dezakezu bere fitxan klik eginda ⇧ teklari sakatuta eusten diozun bitartean.


Ezkutuko geruzak erakustea

  1. Hautatu ezkutuko geruza bat eta aukeratu Formatua - Geruza.

  2. Propietateak arean, garbitu Ikusgai kontrol-laukia.

  3. Sakatu Ados.

Geruzak blokeatzea

  1. Hautatu geruza bat, eta ondoren aukeratu Formatua - Geruza.

  2. Propietateak arean, hautatu Blokeatuta kontrol-laukia.

  3. Sakatu Ados.

Ezin dira editatu blokeatutako geruza bateko objektuak.

Geruzak desblokeatzea

  1. Hautatu blokeatutako geruza bat, eta ondoren aukeratu Formatua - Geruza.

  2. Propietateak arean, garbitu Blokeatuta kontrol-laukia.

  3. Sakatu Ados.

Geruzei buruz

Geruzak txertatzea

Objektuak beste geruza batera eramatea

Emaguzu laguntza!