Geruzak txertatzea

LibreOffice Draw aplikazioko marrazkiek geruzak onartzen dituzte.

  1. Egin eskuineko klik geruzen fitxa-arean, beheko aldean.

  2. Aukeratu Txertatu geruza.

  3. Idatzi geruzaren izena Izena koadroan.

  4. Propietateak arean, ezarri geruzaren aukerak.

  5. Egin klik Ados botoian. Geruza berria automatikoki geruza aktibo bihurtuko da.

Geruzaren propietateak aldatzeko, egin klik geruzaren fitxa-izenean eta aukeratu Formatua - Geruza.

Ohar-ikonoa

Ezin duzu aurredefinitutako LibreOffice Draw geruza baten izena aldatu edo hura ezabatu.


Emaguzu laguntza!