Marrazki-objektuetarako laster-teklak
Marrazki-objektuak teklatuaren bidez sortu eta edita ditzakezu.
Marrazki-objektuak sortzeko eta editatzeko
-
Sakatu F6 Marrazketa barran nabigatzeko.
-
Sakatu Eskuin-gezia marrazketa-tresna baten tresna-barrako ikonora iritsi arte.
-
Ikonoaren ondoan gezi bat badago, marrazketa-tresnak azpi tresna-barra bat irekiko du. Sakatu Gora edo Behera gezia azpi tresna-barra irekitzeko, eta gero, sakatu Eskuin- edo Ezker-tekla ikonoa hautatzeko.
-
Sakatu KomandoCtrl+Sartu.
Objektua uneko dokumentuaren erdian sortuko da.
-
Dokumentura itzultzeko, sakatu ⌘Ctrl+F6.
Objektuak nahi duzun lekuan kokatzeko, ↑, ↓, ← edo → tekla erabil ditzakezu. Objektuarentzako komando bat aukeratzeko laster-menutik, sakatu Shift+F10.
Objektuak hautatzeko
-
Sakatu ⌘Ctrl+F6 dokumentura sartzeko.
-
Sakatu Tabulazioa hautatu nahi duzun objektura iristeko.