Txertatu geruza

Geruza berria txertatzen du dokumentuan. Geruzak Draw aplikazioan soilik daude erabilgarri, ez Impressen.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Geruza (LibreOffice Drawen bakarrik)

Ireki geruza-fitxen laster-menua - aukeratu Txertatu geruza (LibreOffice Drawen bakarrik)


Ohar-ikonoa

Geruza bat hautatzeko, egin klik hari dagokion fitxan laneko areako behealdean.


Izena

Sartu geruza berriaren izena.

Propietateak

Ezarri geruza berriaren propietateak.

Ikusgai

Erakutsi edo ezkutatu geruza.

Inprimagarri

Inprimatzean, ez ikusiarena egin edo inprimatu geruza hau.

Blokeatuta

Eragotzi geruzako elementuak editatuak izan daitezen.

Emaguzu laguntza!