Diagrama morroia - Datu-barrutia

Diagrama-morroiaren orri honetan, datu-barrutiaren iturburu bakar bat hautatu daiteke. Barruti horrek gelaxken barruti laukizuzen bat baino gehiago izan dezake.

Iradokizun-ikonoa

Erabili Diagramen morroia - Datu-serieak orria datu-barrutien gaineko kontrol gehiago behar baduzu.


Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Diagrama....

Icon

Txertatu diagrama

Egin klik bikoitza diagrama batean, gero aukeratu Formatua - Datu-barrutiak


Elkarrizketa-koadro hau Calc edo Writer tauletan oinarritutako diagrametan bakarrik erabil daiteke.

Sakatu Shift+F1 eta kokatu kontrol baten gainean, hari buruz gehiago ikasteko.

Datu-barruti bat zehazteko

  1. Hautatu datu-barrutia. Egin ekintza hauetako bat:

    Sartu datu-barrutia testu-koadroan.

    Calc aplikazioan, datu-barruti bat da, adibidez, "$Orria1.$B$3:$B$14". Kontuan izan datu-barruti batek kalkulu-orriko eskualde bat baino gehiago har dezakeela, adibidez "$Orria1.A1:A5;$Orria1.D1:D5" ere baliozko datu-barruti bat da. Writer aplikazioan, datu-barruti bat izan daiteke, adibidez, "Taula1.A1:E4".

    Calc-en, egin klik Hautatu datu-barrutia aukeran, elkarrizketa-koadroa ikonotzeko, eta gero arrastatu gelaxka-barruti baten gainetik, datu-barrutia hautatzeko.

    Bata bestearen ondoan ez dauden hainbat gelaxkatako areak dituen datu-barrutia nahi baduzu, sartu lehenengo barrutia, gehitu eskuz puntu eta koma testu-koadroaren amaieran, eta gero sartu beste barrutiak. Erabili puntu eta koma barrutien arteko mugatzaile gisa.

  2. Egin klik errenkada edo zutabeetako datu-serietarako aukera batean.

  3. Egiaztatu datu-barrutiak etiketak dituen lehen errenkadan, lehen zutabean edo bietan.

Aurrebistan amaierako diagrama nola geldituko den ikus dezakezu.

Emaguzu laguntza!