3D ikuspegia
Ireki diagrama-morroiaren lehen orrian, edo diagrama baten laster-menuan, diagrama mota bat hautatu dezakezu.
Diagramaren aurrebistak elkarrizketa-koadroan sartzen dituzun ezarpen berriei erantzuten die.
-
Elkarrizketa-koadrotik Ados botoiarekin ateratzen zarenean, ezarpenak betiko aplikatzen dira.
-
Elkarrizketa-koadrotik Utzi edo Ihes botoiekin ateratzen zarenean, elkarrizketa-koadroa irekitzean zeukan egoerara itzultzen da diagrama.
3D diagrametan,
aukeratu daiteke perspektiba, itxura eta argiztapena ezartzeko.Perspektiba
-
Sartu diagrama biratzeko balioak hiru ardatzetan eta perspektiba-ikuspegi baterako.
Ezarri angelu guztiak 0 gradutan, diagrama aurrealdetik ikusteko. Tarta- eta eraztun-diagramak zirkulu gisa erakusten dira.
Ardatz angeluzuzenak gaituta edukiz gero, diagramaren edukiak bira ditzakezu, baina bakarrik X eta Y noranzkoan, hau da, diagramaren ertzen paraleloan.
X-ek 90 graduko balioa edukiz gero, y eta z 0 gradutan ezarrita egonik, diagramaren goitik beherako ikuspegia ematen da. X -90 gradutan ezarrita badago, diagramaren beheko partea ikusiko duzu.
Biraketen ordena hau izango da: lehenik x, gero y eta azkenik z.
Itzaldura gaituta badago, diagrama biratzen duzunean, argiak ere biratzen dira diagramari lotuta egongo balira bezala.
Biraketa-ardatzak orriarekin lotuta daude beti, eta ez diagramaren ardatzekin. Hori beste diagrama-programa batzuen desberdina da.
Hautatu Perspektiba elkarrizketa-koadroa, diagrama erdiko perspektibatik ikusteko kamera-lente baten bidez bezala, proiekzio paralelo bat erabili ordez.
Ezarri fokuaren luzera biratze-botoiarekin. % 100eko perspektiba-ikuspegiarekin, diagramako urrutiko ertz batek gutxi gorabehera gertuko baten tamainaren erdia duela dirudi.
LibreOffice(r)en bertsio zaharragoek ezin dute perspektiba-ehunekoa uneko bertsioak bezala bistaratu.
Itxura
-
Hautatu eskema bat zerrenda-koadrotik.
Eskema bat hautatuz, kontrol-laukiak eta argi-iturriak horren arabera ezarriko dira.
-
Eskema errealistak edo sinpleak ez emandako kontrol-laukien konbinazio bat markatzen baduzu edo marka kentzen badiozu, eskema pertsonalizatu bat sortuko duzu.
-
Markatu Itzaldura gainazala Gouraud metodoaren arabera errendatzeko, bestela metodo lau bat erabiliko da.
Metodo lauak kolore eta distira bakarra ezartzen ditu poligono bakoitzerako. Ertzak ikusgai daude, gradiente leunak eta argi-puntuak ez dira posible.
Gouraud metodoak gradienteak aplikatzen ditu, itxura leunagoa eta errealistagoa emateko.
-
Markatu Objektu-ertzak ertzetan marrak marrazteko.
-
Markatu Ertz biribilduak laukien formen ertzak biribiltzeko.
Argiztapena
Ezarri 3D ikuspegiaren argi-iturriak.
-
Egin klik zortzi botoietako batean zuzendutako argi-iturri bat aktibatzeko edo desaktibatzeko.
Modu lehenetsian bigarren argi-iturria piztu egiten da. Zazpi argi-iturri "normal" uniformeetako lehena da. Lehen argi-iturriak distirak dituen ispilu argia proiektatzen du..
-
Argi-iturria hautatu ondoren, kolore eta intentsitatea aukera ditzakezu zortzi botoien azpiko zerrenda-koadroan. Argi guztien distira-balioak gehituta daude, beraz erabili kolore ilunak, argi bat baino gehiago gaitzen duzunean.
-
Fitxa honen barruko aurrebista txikiak bi graduatzaile ditu hautatutako argi-iturriaren kokagune bertikala eta horizontala ezartzeko. Argi-iturriak objektuaren erdira apuntatzen du beti.
-
Aurrebista txikiaren izkinako botoiak barne-argiztapenaren eredua aktibatzen du esfera eta kubo baten artean.
-
Erabili giro-argia zerrenda-koadroa, noranzko guztietan intentsitate uniformearekin distira egiten duen giro-argia definitzeko.