Eskala
Hautatutako grafikoaren eskala aldatzen du.
Y ardatza automatikoki jartzen du eskalan LibreOffice(e)k; horrela, balio guztiak modu optimoan erakusten dira.
Emaitza jakin bat lortu nahi baduzu, eskuz alda dezakezu ardatzaren eskala. Esate baterako, zutabeen goiko zatiak soilik bistara ditzakezu zero marra gorantz lerratuz.
Eskalatu
Ardatzak zatitzeko balioak sar ditzakezu eremu honetan. Automatikoki ezar ditzakezu Minimoa, Maximoa, Bitarte nagusia, Bitarte lagungarriaren kopurua eta Erreferentziako balioa propietateak.
Minimoa
Ardatz-hasierako balio minimoa definitzen du.
Maximoa
Ardatz-amaierako balio maximoa definitzen du.
Bitarte nagusia
Ardatzen zatiketa nagusiaren bitartea definitzen du. Bitarte nagusiak ezin du izan balio-barrutiak baino handiagoa.
Bitarte lagungarriaren kopurua
Ardatzen azpizatiketaren bitartea definitzen du.
Erreferentziako balioa
Ardatzean zehar balioak zein tokitan bistaratuko diren zehazten du.
Automatikoa
Lehenengo Automatikoa aukera desautatu behar da balioak aldatu ahal izateko.
Balio "finkoak" erabiltzen ari bazara, desgaitu eginbide hau, ez baitu onartzen eskala automatikorik.
Eskala logaritmikoa
Ardatzak modu logaritmikoan zatituko direla zehazten du.
Erabili eginbide hau, elkarren artean oso desberdinak diren balioak erabiltzen ari bazara. Eskala logaritmikoa erabil dezakezu, halaber, sareta-marrak ardatzarekiko distantziakideak izan daitezen, baina handitu eta txikitu daitezkeen balioekin.
Alderantzikatu noranzkoa
Ardatzeko balio baxuenak eta altuenak non bistaratuko diren definitzen du. Markatuta ez badago, norabide matematikoa erabiliko da. Horrek esan nahi du, koordenatu-sistema kartesiarretarako, X ardatzak baliorik baxuenak ezkerrean erakutsiko dituela, eta Y ardatzak baliorik baxuenak behealdean erakutsiko dituela. Koordenatu-sistema polarretan, berriz, angelu matematikoaren ardatz-norabidea erlojuaren noranzkoaren kontrakoa da eta erradio-ardatza barrutik kanporakoa da.
Mota
Zenbait ardatz motetan, ardatz batek testu-formatua edo data-formatua izan dezan hautatu daiteke, edo mota automatikoki antzeman dadin ezar daiteke. "Data" ardatz motarako, hurrengo aukerak ezar daitezke.
Eskalaren muturretan erakutsiko diren balio maximoa eta minimoa.
Xehetasun gehiago edo gutxiago erakusteko edo ezkutatzeko bistaratzea aldatzen du.
Hautatu aukera hori kontsultako erregistro guztiak erakusteko.
Hautatu aukera hori kontsultako erregistro guztiak erakusteko.