Formula-barra

Formulak sartzeko erabili barra hau.

Izenaren koadroa

Uneko gelaxkaren erreferentzia, hautatutako gelaxka-barrutiarena edo barrutiaren izena bistaratzen ditu. Gelaxka-barruti bat ere hauta dezakezu, eta ondoren barruti horrentzako izena idatzi Izenaren koadroa aukeran.

Konbinazio-koadroaren orri-area

Izenaren koadroa

Funtzioen morroia

Funtzioen morroia irekitzen du, formulak dinamikoki sortzen laguntzeko.

Ikonoa

Funtzioen morroia

Batuketa

Gelaxka-barruti baten batura txertatzen du uneko gelaxkan, edo balioen batura txertatzen ditu hautatutako gelaxketan. Egin klik gelaxka batean, egin klik ikono honetan, eta aukeran doitu gelaxken barrutia. Edo hautatu gelaxka batzuk (haien batura txertatzeko) eta gero egin klik ikonoan.

Ikonoa

Batura

Funtzioa

Formula bat gehitzen du uneko gelaxkan. Egin klik ikono honetan, eta sartu formula Sarrerako lerroan.

Ikonoa

Funtzioa

Utzi

Sarrerako lerroa aukerako edukia ezabatzen du, edo bertan behera uzten ditu lehendik dagoen formula bati egindako aldaketak.

Ikonoa

Utzi

Ados

Sarrerako lerroa aukerako edukia onartzen du, eta gero uneko gelaxkan sartzen du eduki hori.

Ikonoa

Ados

Sarrerako lerroa

Sartu uneko gelaxkan gehitu nahi duzun formula. Funtzioen morroiaren ikonoan ere klik egin dezakezu, aurrez definitutako funtzio bat sartzeko formulan.

Emaguzu laguntza!