Tresna-barrak

Kalkulu-orrietan erabilgarri dauden tresna-barrak zerrendatzen ditu azpimenu honek.LibreOffice aplikazioko tresna-barren konfigurazio lehenetsia deskribatzen da informazio orokor honetan.

Estandarra barra

Estandarra barra LibreOffice aplikazio guztietan dago erabilgarri.

Formatu-barra

Formatuak eskuz aplikatzeko oinarrizko komandoak aurkituko dituzu Formatuen barran.

Tresna-barra

Normalean erabiltzen diren komandoak atzi ditzakezu Tresna-barratik.

Formula-barra

Formulak sartzeko erabili barra hau.

Marrazkia barra

Marrazkia barrak sarritan erabiltzen diren editatze-tresnak ditu. Egin klik ikono baten ondoko gezian komando osagarriak dituen tresna-barra irekitzeko.

Irudia barra

Orri batean irudi bat txertatzean edo hautatzean bistaratzen da Irudia barra.

Marrazki-objektuen propietateen barra

Formateatzeko eta lerrokatzeko komandoak aurkituko dituzu orrian hautatzen dituzun objektuen Marrazki-objektuen propietateen barran.

'Testu-formatua' barra

Testu-formatua barrak, kurtsorea testu-objektu batean, adibidez testu-koadro batean edo marrazki-objektu batean, dagoenean erakusten denak, formatua emateko eta testua lerrokatzeko komandoak ditu.

Inprimatzeko aurrebistaren barra

Inprimatzeko aurrebistaren barra bistaratzeko, hautatu Fitxategia - Inprimatzeko aurrebista.

Egoera barra

Uneko orriari buruzko informazioa erakusten du Egoera barrak.

Txertatu

Egin klik ikonoaren alboko gezian, eta Txertatu tresna-barra irekiko da. Grafikoak eta karaktere bereziak gehitu ahal izango dituzu uneko orrian.

Sailkapena barra

Sailkapena barran dokumentuen tratamendu segurua ahalegintzen duten tresnak daude.

Sailkapena tresna-barrak zenbait zerrenda-koadro ditu dokumentuaren segurtasuna hautatzen laguntzeko, bai BAF kategoria-politikaren arabera, bai BAILS mailen arabera. LibreOffice(e)k eremu pertsonalizatuak gehituko ditu dokumentu-propietateetan (Fitxategia - Propietateak, Propietate pertsonalizatuak fitxa), sailkapen-politika dokumentuaren metadatu gisa biltegiratzeko.

Joan Ikusi - Tresna-barrak menura eta hautatu Sailkapena

Emaguzu laguntza!