Gelaxkei izena jartzea

Onartutako izenak

Calc-en, izenek letrak, zenbakizko karaktereak eta hainbat karaktere berezi eduki ditzake. Izenek letra nahiz azpimarra batekin hasi behar dute.

Onartutako karaktere bereziak:

Izenak ezin dira gelaxka-erreferentzien berdinak izan. Esate baterako, A1 izena baliogabea da, A1 gelaxka erreferentzia-gelaxka delako goi-ezkerreko gelaxkarako.

Izenek ezin dute hasi R letra gehi zenbaki batekin. Ikusi ADDRESS funtzioa informazio gehiagorako.

Gelaxka-barrutien izenek ezin dute zuriunerik eduki. Zuriunean gelaxka indibidualen, orrien eta dokumentuan izenen barruan onartzen dira.

Gelaxkak eta formulak izendatzea

Formuletan sartutako gelaxken eta gelaxka-barrutien erreferentziak irakurterrazagoak egin ditzakezu barrutiei izenak jarrita. Adibidez, A1:B2 barrutiari Hasiera izena jar diezaiokezu. Ondoren formula bat idatz dezakezu. Adibidez: "=SUM(Start)". Errenkadak edo zutabeak txertatu edo ezabatu ondoren ere, LibreOffice aplikazioak behar bezala esleitzen ditu izenez identifikatutako barrutiak. Barruti-izenek ez dute zuriunerik izan behar.

Adibidez, balio erantsiaren zergaren formula askoz errazago irakurtzen da "= Kopurua * zerga_tasa" jartzen badu, "= A5 * B12" jartzen badu baino. Kasu horretan, A5 gelaxkari "Kopurua" izena jarriko zenioke eta B12 gelaxkari "Zerga_tasa".

Gehien erabiltzen dituzun formulen edo formula zatien izenak definitzeko, erabil ezazu Definitu izenak elkarrizketa-koadroa. Barruti-izenak zehazteko,

  1. Hautatu gelaxka bat edo gelaxka-barruti bat, eta gero aukeratu Orria - Izendatutako barrutiak eta adierazpenak - Definitu. Definitu izenak elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  2. Type the name of the selected area in the Name field. Sakatu Gehitu. The newly defined name appears in the list below. Click OK to close the dialog.

Beste gelaxka-barruti batzuen izenak ere ezar ditzakezu elkarrizketa-koadro honetan. Horretarako, sartu izena eremuan eta ondoren hautatu dagozkion gelaxkak.

Izena formula batean idazten baduzu, sartutako lehen karaktereen ondoren izen osoa ikusiko duzu iradokizun gisa.

Emaguzu laguntza!