Agertokiak erabiltzea

LibreOffice Calc-eko agertokiak zure kalkuluetan erabil daitezkeen gelaxka-balioen multzo bat da. Izen bana eman behar diozu orriko agertoki bakoitzari. Definitu hainbat agertoki orri berean, bakoitzak balio desberdinak dituela gelaxketan. Horrela, erraz txandakatu ahal izango duzu gelaxka-balioen artean izenaren bidez, eta emaitzak berehala ikusi. Agertokiak "eta hau eginez gero..." galderak probatzeko tresnak dira.

Zeure agertokiak sortzea

Agertoki bat sortzeko, hautatu agertokiaren datuak dituzten gelaxka guztiak.

  1. Hautatu agertokien artean aldatuko diren balioak dituzten gelaxkak. Gelaxka bat baino gehiago hautatzeko, eutsi sakatuta teklari gelaxka bakoitzean klik egiten duzun bitartean.

  2. Aukeratu Tresnak - Agertokiak. Sortu agertokia elkarrizketa-koadroa agertzen da.

  3. Sartu agertoki berriarentzako izen bat eta utzi beste eremuak aldatu gabe, balio lehenetsiekin. Itxi elkarrizketa-koadroa 'Ados' botoiarekin. Agertoki berria automatikoki aktibatuko da.

Agertokiak erabiltzea

Nabigatzailearekin ere hauta daitezke agertokiak:

  1. Ireki nabigatzailea 'Estandarra' tresna-barrako Nabigatzailea ikonoaren bidez Nabigatzailea ikonoa.

  2. Egin klik nabigatzaileko Agertokiak ikonoan Agertokiak ikonoa.

Sortu zirenean erantsi zitzaizkien oharrekin agertzen dira agertoki horiek Nabigatzailean.

Ohar-ikonoa

Agertokiko beste balioetan eragina duten balioen berri izateko, aukeratu Tresnak - Detektibea - Jarraitu mendekoen aztarnari. Uneko gelaxkaren mendekoak diren gelaxketara zuzendutako geziak ikusiko dituzu.


Emaguzu laguntza!