Orrien izena aldatzea

Orri-izenak ezartzea eginbide garrantzitsua da, erraz irakurtzen eta ulertzen diren kalkulu-orriak sortzea ahalbidetzen baitu. Zure dokumentuko orri baten izena aldatzeko:

  1. Egin klik orriaren fitxan hura hautatzeko.

  2. Ireki orri-fitxaren laster-menua eta hautatu Aldatu izena orriari komandoa. Elkarrizketa-koadro bat agertuko da, izen berria bertan sartzeko.

  3. Idatzi orriari jarri nahi diozun izen berria, eta egin klik Ados botoian.

  4. Bestela, mantendu sakatuta , eta egin klik orri-izen batean, eta sartu zuzenean izen berria.

    Zure X leiho-kudeatzailearen araberakoa da funtzio honen erabilgarritasuna.

Orri-izenek ia edozein karaktere izan dezakete. Hala ere, badaude zenbait muga. Honako karaktereak ez dira onartzen orri-izenetan:

Iradokizun-ikonoa

Gelaxka-erreferentzietan, orri-izenak ' komatxo bakunen artean joan behar du, izenak alfanumerikoak edo azpimarra ez diren beste karaktereren bat badauka. Izen baten barruko komatxo bakun bati ihes egiteko, bikoiztu (bi komatxo bakun).


Esaterako, orri batean A1 gelaxkari erreferentzia egin nahi badiozu ondoko izenarekin:

Urteko orria

Erreferentzia komatxo bakun artean sartu behar da, eta izenaren barruko komatxo bakarra bikoiztu behar da:

'Urteko orria'.A1

Iradokizun-ikonoa

Orri baten izena ez da kalkulu-orriaren izenaren menpekoa. Kalkulu-orriaren izena, hura fitxategi moduan gordetzen duzun lehen aldian sartzen duzu.


Ohar-ikonoa

Dokumentuak 10.000 orri arte izan ditzake, eta bakoitzak izen desberdin bat izan behar du.


Aurrizki bat ezar daiteke sortzen diren orri berrietarako. Ikus Calc aukeren orri hau.

Emaguzu laguntza!