Orri batean inprimatze-tarteak definitzea

Kalkulu-orri bateko zein gelaxka-barruti inprimatuko den defini dezakezu.

Inprimatzeko definitutako tartekoak ez diren gelaxkak ez dira inprimatuko edo esportatuko. Inprimatze-tarterik definitu gabeko orriak ez dira inprimatuko edo PDF fitxategi batera esportatuko, baldin eta dokumentua ez bada Excel formatukoa.

Ohar-ikonoa

Excel formatuan irekitako fitxategietan, inprimatze-tarterik definitu gabeko orri guztiak inprimatuko dira. Gauza bera gertatzen da Excel formatuko kalkulu-orri bat PDF fitxategi batera esportatzean.


Inprimatze-tarte bat definitzeko

  1. Hautatu inprimatu nahi dituzun gelaxkak.

  2. Aukeratu Formatua - Inprimatze-tarteak - Definitu.

Inprimatze-tarte batean gelaxkak gehitzeko

  1. Hautatu lehendik dagoen inprimatze-tartean gehitu nahi dituzun gelaxkak.

  2. Aukeratu Formatua - Inprimatze-tarteak - Gehitu.

Inprimatze-tarte bat garbitzeko

Orrialde-jauziaren aurrebista erabiltzea inprimatze-tarteak editatzeko

Orrialde-jauziaren aurrebistan, inprimatze-tarteak eta orrialde-jauzien areak ertz urdin batekin markatzen dira, eta zentratutako orrialde-zenbaki gris bat edukitzen dute. Inprimatzekoak ez diren areek atzeko plano gris bat edukitzen dute.

Orrialde-jauziaren area berri bat definitzeko, arrastatu ertza kokagune berri batera. Orrialde-jauziaren area berri bat definitzen duzunean, orrialde-jauzi automatiko bat ordezten du eskuzko orrialde-jauzi batek.

Inprimatze-tarteak ikusteko eta editatzeko

  1. Aukeratu Ikusi - Orrialde-jauziaren aurrebista.

    Iradokizun-ikonoa

    Orrialde-jauziaren aurrebista aukeraren zoom lehenetsia aldatzeko, egin klik bikoitza Egoera barrako ehunekoaren balioan, eta hautatu zoom-faktore berri bat.


  2. Editatu inprimatze-tartea.

    Inprimatze-tarte baten tamaina aldatzeko, arrastatu tartearen ertz bat kokagune berri batera.

    Ohar-ikonoa

    Inprimatze-tarte bateko eskuzko orrialde-jauzi bat ezabatzeko, arrastatu orrialde-jauziaren ertza inprimatze-tartetik kanpora.


    Inprimatze-tarte bat garbitzeko, arrastatu tartearen ertz bat tartearen kontrako ertzera.

  3. Orrialde-jauziaren aurrebista leihotik irteteko, aukeratu Ikusi - Normala.

Emaguzu laguntza!