Orriak formatu horizontalean inprimatzea

Orriak inprimatzeko hainbat aukera interaktibo dituzu erabilgarri Ikusi - Orrialde jauzia aukeran. Arrastatu mugatzaileak orri bakoitzean inprimatzeko gelaxka-barrutia definitzeko.

Horizontalean inprimatzeko, egin urrats hauek:

  1. Joan inprimatu nahi duzun orrira.

  2. Aukeratu Formatua - Orrialdea.

    Orria idazketaren kontrako babesarekin ireki bada, komando hau ez da erabilgarri egongo. Halakoetan, egin klik Estandarra barrako Editatu fitxategia ikonoan.

  3. Hautatu Orrialdea fitxa. Hautatu Horizontala paper-formatua, eta egin klik 'Ados' botoian.

  4. Aukeratu Fitxategia - Inprimatu. You will see the Print dialog.

    Inprimagailu-kontrolatzailearen eta sistema eragilearen arabera, beharbada beharrezkoa izango da Propietateak botoian klik egin eta han formatu horizontala definitzea.

  5. Inprimatu elkarrizketa-koadroan, Orokorra fitxan, hautatu inprimatu beharreko edukia:

    Orri guztiak - Orri guztiak inprimatuko dira.

    Hautatutako orriak - Hautatutako orriak bakarrik inprimatuko dira. Izena hautatuta daukaten orri guztiak (orrien fitxaren azpian) inprimatuko dira. Hautapena aldatzeko, sakatu orriaren izenean klik egiten duzun bitartean.

    Hautatutako gelaxkak - Hautatutako gelaxka guztiak inprimatuko dira.

  6. Goiko hautapenak emandako orrialdeen artean, inprimatu beharreko paper-orrialdeen tartea hauta dezakezu.

    Orrialde guztiak - Orrialde guztiak inprimatuko ditu.

    Orrialdeak - Sartu inprimatu beharreko orrialdeak. Orrialdeak ere lehen orritik hasita zenbakitzen dira. Orria1 lau orrialdetan inprimatuko dela ikusten baduzu Orrialde-jauziaren aurrebistan eta Orria2-ren lehen bi orrialdeak inprimatu nahi badituzu, 5-6 sartu behar duzu eremuan.

Formatua - Inprimatze-tarteak aukeran inprimatze-tarte bat edo gehiago definitu badituzu, inprimatze-tarte horietako edukia soilik inprimatuko da.

Emaguzu laguntza!