Diagrama dinamikoak sortzea
Diagrama dinamiko bat sortzeko, egin honakoa:
-
Egin klik diagraman aurkeztu nahi duzun taula dinamikoaren barruan.
-
Aukeratu Txertatu – Diagrama edo egin klik Insert Chart tresna-barra nagusiko ikonoan.
LibreOffice Calc aplikazioak automatikoki antzematen du taula dinamikoa eta diagrama dinamikoaren morroia irekitzen du.
-
Hautatu Diagrama mota diagramaren morroian ezarritako datuetarako.
Diagrama-morroian, datu-barrutiaren eta datu-seriearen orriak ez daude gaituta. Taula dinamikoak kontrolatzen ditu horiek.
-
Hautatu diagrama dinamikoaren Diagrama-elementuak morroian.
-
Sakatu Ados morroia itxi eta diagrama dinamikoa sortzeko.