Iruzkinak txertatzea eta editatzea
Gelaxka bakoitzari ohar bat ezar diezaiokezu Txertatu - Iruzkina aukerarekin. Iruzkina laukitxo gorri baten bidez adierazten da gelaxkan (iruzkin-adierazlea).
-
Iruzkina ikusgai egongo da saguaren kurtsorea gelaxkaren gainean kokatzen denean.
-
Gelaxka hautatzen duzunean, Erakutsi iruzkina hautatu dezakezu gelaxkaren testuinguru-menuan. Orduan, iruzkina ikusgai egongo da, harik eta laster-menu horretan Erakutsi iruzkina komandoa desaktibatu arte.
-
Beti ikusgai dagoen iruzkina editatzeko, egin klik iruzkinean. Iruzkinaren testu osoa ezabatzen baduzu, iruzkina bera ere ezabatu egingo da.
-
Aldatu lekuz edo aldatu tamaina iruzkin bakoitzari, nahi duzun bezala.
-
Formateatu iruzkin bakoitza, hauek zehaztuz: atzeko planoaren kolorea, gardentasuna, ertz-estiloa eta testu-lerrokatzea. Hautatu komandoak iruzkinaren laster-menutik.
-
Iruzkin-adierazlea erakusteko edo ezkutatzeko, hautatu LibreOffice - HobespenakTresnak - Aukerak - LibreOffice Calc - Ikusi, eta markatu edo desmarkatu Iruzkinaren adierazlea kontrol-laukia.
Hautatutako gelaxka baten laguntza-iradokizuna bistaratzeko, erabili Datuak - Baliozkotasuna - Sarreraren laguntza.