Orri anizkoitzak aplikatzea

Orri bat txertatzea

  1. Orri berri bat txertatzeko edo beste fitxategi batetik orri bat txertatzeko, aukeratu Txertatu - Orria.

Orri anitz hautatzea

Uneko orriaren fitxa beti dago ikusgai kolore zuriz, beste orrien fitxen aurrean. Beste orrien fitxak kolore grisekoak dira hautatuta ez daudenean. Beste orrien fitxetan klik egiten bada teklei sakatuta eusten zaion bitartean, orri bat baino gehiago hautatu daiteke.

Shift++Page Up edo Page Down erabil dezakezu hainbat orri hautatzeko teklatua erabiliz.

Hautapen bat desegitea

Orri baten hautapena desegiteko, sakatu orri horren fitxa berriro teklari eusten zaion bitartean. Unean ikusgai dagoen orria ezin da hautapenetik kendu.

Orri anitzekin kalkuluak egitea

Orri bateko orri-tarte bati erreferentzia egiteko, tarte horretako lehen eta azken orriak zehatz ditzakezu; esate baterako, =SUM(Sheet1.A1:Sheet3.A1) formularekin, Orria1etik Orria3ra bitarteko A1 gelaxka guztiak batuko dituzu.

Emaguzu laguntza!