Orri-fitxetan nabigatzea

Modu lehenetsian, LibreOffice suiteak hiru orri, "Orria1"etik "Orria3" orrira, bistaratzen ditu kalkulu-orri bakoitzean. Kalkulu-orri bateko orri batetik bestera pasatzeko, pantailaren behealdeko orri-fitxak erabil ditzakezu.

Orri-fitxak

Ikonoa

Nabigazio-botoiak erabil ditzakezu dokumentuko orri guztiak bistaratzeko. Ezker-ezkerreko edo eskuineko botoian klik eginez gero, lehen eta azken orri-fitxa bistaratuko dira, hurrenez hurren. Erdiko botoiekin, aurrerantz edo atzerantz joan zaitezke orri-fitxetan zehar. Orria bera ikusteko, egin klik orri-fitxan.

Emaguzu laguntza!