Matrize-formulak sartzea

Matrize-formula bat nola sartu azalduko dugu adibide honekin, matrize-funtzioen xehetasunetan sartu gabe.

Demagun 10 zenbaki sartu dituzula A eta B zutabeetan (A1:A10 eta B1:B10). Errenkada bakoitzaren batura kalkulatu nahi duzu C zutabean.

  1. Hautatu saguarekin C1:C10 barrutia, hau da, emaitzak bistaratzeko barrutia.

  2. Sakatu F2 edo egin klik Formula barrako sarrerako lerroan.

  3. Sartu berdin ikurra (=).

  4. Hautatu A1:A10 barrutia, hor baitaude batuketa-formularen lehen balioak.

  5. Sakatu zenbakizko teklatuko (+) tekla.

  6. Hautatu bigarren zutabeko B1:B10 zenbakiak.

  7. Amaitu sarrera matrizeen tekla-konbinazioarekin: Shift++Enter.

Matrize-area automatikoki babesten da aldaketen kontra; esate baterako, errenkadak edo zutabeak ezabatzearen kontra. Hala ere, formatua edita daiteke, adibidez, gelaxken atzeko planoa.

Emaguzu laguntza!