Ezkerreko zeroak dituzten zenbakiak sartzea
Zeroz hasitako osoko zenbakiak sartzeko hainbat modu daude:
-
Sartu zenbakia testu gisa. Modurik errazena zenbakia apostrofoarekin hastea da (adibidez: '0987). Apostrofo hori ez da gelaxkan agertuko, eta zenbakia testu gisa formateatuko da. Testu-formatuan dagoenez, ezin duzu zenbaki honekin kalkulatu.
-
Eman \0000 bezalako zenbaki-formatua gelaxka bati. Formatu hori esleitzeko, Formatua - Gelaxkak - Zenbakiak fitxako Formatu-kodea koadroa erabil dezakezu eta honela definitzen du gelaxka-bistaratzea: "beti zero jarri hasieran eta ondoren osoko zenbakia, gutxienez hiru zifrakoa, eta ezkerretik hasita zeroekin bete, hiru zifra baino gutxiago baldin baditu".
Zenbakizko formatu bat aplikatu nahi badiozu testu-formatuko zenbaki-zutabe bati, (adibidez, "000123" testua "123" zenbaki bihurtzen da), egin hau:
-
Hautatu testu-formatuko zenbakien zutabea. Definitu "Zenbaki" gisa zutabearen gelaxka-formatua.
-
Aukeratu Editatu – Bilatu eta ordeztu
-
Bilatu koadroan> sartu ^[0-9]
-
Ordeztu koadroan sartu &
-
Begiratu Adierazpen erregularrak
-
Begiratu Uneko hautapenean soilik
-
Egin klik Ordeztu denak botoian