Formulak kopiatzea

Formulak kopiatzeko hainbat modu dituzu aukeran. Hona hemen metodo bat:

  1. Hautatu formula duen gelaxka.

  2. Aukeratu Editatu - kopiatu, edo sakatu +C berau kopiatzeko.

  3. Hautatu formula kopiatu nahi duzun gelaxka.

  4. Aukeratu Editatu - Itsatsi, edo sakatu +V. Gelaxka berrian kokatuko da formula.

Formula bat ondoko hainbat gelaxkatan kopiatzeko modu erraz eta azkar bat ere badago:

  1. Hautatu formula duen gelaxka.

  2. Jarri saguaren erakuslea gelaxkaren eskuin behealdean ikusiko duzun izkina nabarmenduan eta eduki bertan, harik eta erakusleak gurutze itxura hartu arte.

  3. Saguaren botoia sakatu eta arrastatu beherantz edo eskuinerantz, formula kopiatu nahi duzun gelaxketan zehar.

  4. Saguaren botoia askatzen duzunean, formula gelaxketan kopiatuta eta automatikoki egokituta egongo da.

Ez baduzu nahi balioak eta testuak automatikoki egokitzea, arrastatzean mantendu sakatuta . Formulak, hala ere, beti egokitzen dira.

Emaguzu laguntza!