dBase fitxategiak inportatzea eta esportatzea

Datuak dBase fitxategi-formatuan ireki eta gorde ditzakezu (*.dbf fitxategi-luzapenarekin) LibreOffice Base aplikazioan edo kalkulu-orri batean. LibreOffice Basen, .dbf luzapeneko fitxategiak biltzen dituen karpeta bat da dBase datu-basea. Datu-baseko taula bati dagokio fitxategi bakoitza. LibreOffice aplikazioetatik dBase fitxategi bat irekitzen edo gordetzen duzunean, formulak eta formatuak galdu egiten dira.

dBase fitxategi bat kalkulu-orri batera inportatzea

  1. Aukeratu Fitxategia - Ireki.

  2. Bilatu inportatu nahi duzun *.dbf fitxategia.

  3. Egin klik Ireki aukeran.

    dBase inportazioa elkarrizketa-koadroa irekiko da.

  4. Egin klik Ados botoian.

    Calc-eko kalkulu-orri berri gisa irekiko da dBase fitxategia.

    Abisu-ikonoa

    Kalkulu-orria dBase fitxategi gisa gorde nahi baduzu, ez aldatu edo ezabatu inportatutako fitxategiko lehen errenkada. dBase datu-baseak beharrezkoa du errenkada horretako informazioa.


dBase fitxategi bat datu-baseko taula batera inportatzeko

LibreOffice Base datu-baseko taula bat, berez, lehendik dagoen datu-base baterako esteka bat da.

  1. Aukeratu Fitxategia - Berria - Datu-basea.

  2. Gorde honela elkarrizketa-koadroko Fitxategi-izena koadroan, idatzi datu-basearentzako izena.

  3. Egin klik Gorde aukeran.

  4. Datu-basearen propietateak elkarrizketa-koadroko Datu-base mota koadroan, hautatu "dBASE".

  5. Klik egin Hurrengoa botoian.

  6. Egin klik Arakatu botoian.

  7. Bilatu dBase fitxategia daukan direktorioa, eta egin klik Ados botoian.

  8. Egin klik Sortu aukeran.

Kalkulu-orria dBase fitxategi gisa gordetzea

  1. Hautatu Fitxategia - Gorde honela.

  2. Fitxategi-formatua koadroan, hautatu "dBase fitxategia".

  3. Fitxategi-izena koadroan, idatzi dBase fitxategiaren izena.

  4. Egin klik Gorde aukeran.

Ohar-ikonoa

Uneko orriko datuak bakarrik esportatuko dira.


Emaguzu laguntza!