Datuak kontsolidatzea

Kontsolidatzean, hainbat orritako gelaxken edukia leku bakar batean konbinatuko da.

Gelaxka-edukiak konbinatzeko

  1. Ireki kontsolidatu beharreko gelaxka-barrutiak dituen dokumentua.

  2. Hautatu Datuak - Kontsolidatu, Kontsolidatu elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

  3. Iturburu-datuen area koadroan, hautatu iturburu-gelaxkaren barrutia beste areekin kontsolidatzeko.

    Barrutiak izenik ez badu, egin klik Iturburu-datuen area ondoko eremuan. Testu-kurtsore keinukaria agertuko da. Idatzi lehen iturburu-datuen barrutiaren erreferentzia, edo hautatu barrutia saguarekin.

  4. Hautatutako area Kontsolidatze-areak eremuan txertatzeko, egin klik Gehitu botoian.

  5. Hautatu beste barruti batzuk, eta hautapen bakoitzaren ondoren egin klik Gehitu botoian.

  6. Zehaztu emaitza non bistaratzea nahi duzun, helburu-barruti bat hautatuz Kopiatu emaitzak hemen koadroan.

    Helburuko barrutiak izenik ez badu, egin klik Kopiatu emaitzak hemen aukeraren ondoko eremuan eta sartu helburuko barrutiaren erreferentzia. Bestela, saguarekin ere hauta dezakezu barrutia edo besterik gabe eraman kurtsorea helburu-barrutiko goi-ezkerraldeko gelaxkara.

  7. Hautatu funtzio bat Funtzioa koadrotik. Kontsolidatze-areetako balioak nola estekatzen diren zehazten du funtzioak. "Sum" funtzioa da ezarpen lehenetsia.

  8. Barrutiak kontsolidatzeko, egin klik Ados botoian.

Ezarpen osagarriak

Ezarpen osagarriak bistaratzeko, egin klik Kontsolidatu elkarrizketa-koadroko Gehiago botoian:

Kontsolidatze-barrutietako eta helburu-barrutiko datuak ere gorde egingo dira dokumentua gordetzean. Gero kontsolidazioa definitutako dokumentua irekitzen baduzu, datuok erabilgarri egongo dira berriro ere.

Emaguzu laguntza!