Baldintzapeko formatua aplikatzea

Formatua - Baldintzapeko formatua menu-komandoa hautatuz agertzen den elkarrizketa-koadroak aukera emango dizu gelaxkako baldintzak definitzeko; baldintza horiek betetzen dituzten gelaxka hautatuek formatu jakin bat izango dute.

Abisu-ikonoa

Baldintzapeko formatua aplikatzeko, Kalkulatu automatikoki aukerak gaituta egon behar du. Aukeratu Tresnak - Gelaxken edukia - Kalkulatu automatikoki (Kalkulatu automatikoki gaituta badago, hautamarka bat ikusiko duzu komandoaren ondoan).


Baldintzapeko formatuarekin, adibidez, total guztien batez besteko balioa gainditzen duten totalak nabarmen ditzakezu. Totalak aldatzen badira, formatua ere aldatu egingo da, bestelako estiloak eskuz aplikatu beharrik gabe.

Baldintzak definitzeko

  1. Hautatu baldintzapeko estiloa aplikatu nahi diezun gelaxkak.

  2. Aukeratu Formatua - Baldintzapeko formatua.

  3. Sartu baldintza(k) elkarrizketa-koadroan. Elkarrizketa-koadroa xehe deskribatzen da LibreOffice laguntzan, eta behean adibide bat ikus dezakezu:

Baldintzapeko formatuaren adibidea: batez besteko balioaren gainetik/azpitik dauden totalak nabarmentzea

1. urratsa: sortu zenbaki-balioak

Demagun taulako zenbait baliori enfasi berezia eman nahi diezula. Adibidez, negozio-bolumenaren taula batean batez besteko balioa gainditzen duten balio guztiak berdez bistaratu nahi dituzu eta batez bestekoa baino txikiagoak gorriz. Hori baldintzapeko formatuarekin egin daiteke.

  1. Lehendabizi sortu taula bat hainbat balio desberdinekin. Proba honetarako, ausazko edozein zenbakirekin sor ditzakezu taulak:

    Sartu =RAND() formula gelaxka batean eta 0 eta 1 arteko ausazko zenbaki bat lortuko duzu. 0 eta 50 arteko osoko zenbakiak erabiltzeko, sartu =INT(RAND()*50) formula.

  2. Ondoren, ausazko zenbakien errenkada sortzeko, kopiatu formula. Egin klik hautatutako gelaxkaren eskuin behealdeko izkinan eta arrastatu eskuinerantz, lortu nahi den gelaxka-barrutia hautatu arte.

  3. Ausazko zenbakien errenkada gehiago sortzeko, arrastatu beherantz eskuin-eskuinean dagoen gelaxka, goian azaldu bezala.

2. urratsa: definitu gelaxka-estiloak

Hurrengo urratsean gelaxka-estilo bat aplikatuko dugu batez besteko negozio-bolumena gainditzen duten balioentzat, eta beste bat batez bestekoa baino bolumen txikiagoentzat. Aurrera jarraitu aurretik, egiaztatu 'Estiloak' leihoa ikusgai dagoela.

  1. Egin klik gelaxka huts batean eta laster-menuan hautatu Gelaxken formatua.

  2. In the Format Cells dialog on the Background tab, select a background color. Egin klik Ados botoian.

  3. 'Estiloak' leihoan, sakatu Estilo berria hautapenetik ikonoa. Sartu estilo berriaren izena. Adibide honetarako, ipini "Handiagoa" izena.

  4. Bigarren estilo bat definitzeko, egin klik berriro gelaxka huts batean eta goian deskribatutakoa errepikatu. Gelaxkari atzeko plano desberdina eta izena esleitu (adib. "Txikiagoa").

3. urratsa: kalkulatu batez bestekoa

Ausazko balioen batez bestekoa kalkulatuko dugu adibide honetan. Emaitza gelaxka batean agertuko da:

  1. Ipini kurtsorea gelaxka huts batean, J14 esate baterako, eta aukeratu Txertatu - Funtzioa.

  2. Hautatu AVERAGE funtzioa. Ausazko zenbakiak hautatzeko, erabili sagua. Barruti osoa ezin baduzu ikusi, funtzioen morroia area estaltzen ari delako, elkarrizketa-koadroa aldi baterako txikiagotu dezakezu Txikiagotu / Handiagotu ikonoan klik eginez.

  3. Itxi funtzioen morroia Ados sakatuz.

4. urratsa: aplikatu gelaxka-estiloak

Orain baldintzapeko formatua orriari aplika diezaiokezu:

  1. Hautatu ausazko zenbakiak dituzten gelaxka guztiak.

  2. Elkarrizketa-koadroa irekitzeko, hautatu Formatua - Baldintzapeko formatua komandoa.

  3. Honela definitu baldintza: Gelaxkaren balioa J14 baino txikiagoa bada, formateatu "Txikiagoa" gelaxka-estiloarekin, eta gelaxka-balioa J14ko balioaren berdina edo handiagoa bada, formateatu "Handiagoa" gelaxka-estiloarekin.

5. urratsa: kopiatu gelaxka-estiloa

Baldintzapeko formatua gero beste gelaxka batzuei aplikatzeko:

  1. Egin klik baldintzapeko formatua esleituta duten gelaxketako batean.

  2. Gelaxka arbelean kopiatzen du.

  3. Hautatu formatu hori aplikatu nahi diezun gelaxkak.

  4. Aukeratu Editatu - Itsatsi berezia. The Paste Special dialog appears.

  5. In the Selection area, check only the Formats box. All other boxes must be unchecked. Egin klik Ados botoian.

Emaguzu laguntza!