Formatua formula bidez esleitzea

STYLE() funtzioa gehi dakioke gelaxka batean sartuta dagoen formulari. Adibidez, CURRENT funtzioarekin batera, gelaxka bati kolorea ezar diezaiokezu balioaren arabera. =...+STYLE(IF(CURRENT()>3, "Gorria", "Berdea")) formulak "gorria" gelaxka-estiloa aplikatuko die 3 baino balio handiagoa duten gelaxkei; bestela, "berdea" estiloa aplikatuko die.

Area batean hautatutako gelaxka guztiei formula bat aplikatu nahi badiezu, Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa erabil dezakezu.

  1. Hautatu nahi dituzun gelaxka guztiak.

  2. Hautatu Editatu - Bilatu eta ordeztu menu-komandoa.

  3. Bilatu terminorako, sartu: .*

    ".*" adierazpen erregularrak uneko gelaxkaren edukia adierazten du.

  4. Sartu honako formula Ordeztu eremuan: =&+STYLE(IF(CURRENT()>3;"Gorria";"Berdea"))

    "&" ikurrak Bilatu eremuko uneko edukia adierazten du. Formula denez, lerroak '=' ikurrarekin hasi behar du. "Gorria" eta "Berdea" gelaxka-estiloak lehendik definituta daudela suposatzen da.

  5. Hautatu eremu hauek: Adierazpen erregularrak eta Uneko hautapenean soilik. Egin klik Bilatu denak aukeran.

    Hautapeneko edukidun gelaxka guztiak nabarmenduta agertuko dira.

  6. Aukeratu Fitxategia - Ireki

Emaguzu laguntza!