Gelazkak aldaketetatik babestea

LibreOffice Calc-en, orriak eta dokumentua oso gisa babestu ditzakezu. Alderdi hauek aukera ditzakezu: gelaxkak ustekabeko aldaketak egitetik babestuta dauden, formulak Calc-en ikus daitezkeen, gelaxkak ikusgai dauden edo gelaxkak inprima daitezkeen.

Babesa pasahitz batekin eman daiteke, baina ez du horrela zertan izan. Pasahitz bat esleitu baduzu, pasahitz hori sartuta bakarrik kenduko duzu babesa.

Kontuan izan gelaxkak Babestuta atributuaren bidez babestea eraginkorra dela, baldin eta taula osoa babestuta badago. Baldintza lehenetsian, gelaxka guztiek dute Babestuta atributua. Beraz, erabiltzaileak aldaketak egin ditzakeen gelaxketan atributu hori kendu egin beharko duzu. Ondoren, babestu taula osoa eta gorde dokumentua.

Abisu-ikonoa

Babesteko eginbide horiek ustekabeko ekintzak saihesteko etengailuak besterik ez dira. Eginbideen asmoa ez da babes segurua eskaintzea. Adibidez, orri bat beste fitxategi-formatu batera esportatzean, erabiltzaileak babes-eginbidea gaindi dezake. Babes seguru bakarra dago: OpenDocument fitxategiak gordetzean aplika dezakezun pasahitza. Pasahitzarekin gorde den fitxategia pasahitz berarekin soilik ireki daiteke.


  1. Hautatu gelaxka-babesaren aukerak aplikatzeko gelaxkak.

  2. Aukeratu Formatua - Gelaxkak eta egin klik Gelaxka-babesa fitxan.

  3. Hautatu erabili nahi dituzun babes-aukerak. 'Tresnak' menuan orria babestu ondoren soilik aplikatuko dira aukera guztiak - ikusi beherago.

    Gelaxka baten edukia eta formatua aldaketen aurka babesteko, hautatu Babestua.

    Gelaxka baten edukia eta formatua aldaketen aurka babesteko, hautatu Babestua.

    Formulak ezkutatzeko eta aldaketen aurka babesteko, hautatu Ezkutatu formula.

    Babestutako gelaxkak ezkutatzeko inprimatutako dokumentuan, hautatu Ezkutatu inprimatzean. Gelaxkak ez dira ezkutatuko pantailan.

  4. Egin klik Ados botoian.

  5. Aplikatu babes-aukerak.

    Formatua - Gelaxkak elkarrizketa-koadroko ezarpenen arabera gelaxkak aldatzetik, ikustetik edo inprimatzetik babesteko, aukeratu Tresnak - Babestu orria.

    Kalkulu-orriaren egitura, adibidez kopuruak, izenak eta orrien ordena, aldaketen aurrean babesteko, aukeratu Tresnak - Babestu kalkulu-orriaren egitura.

  6. (Aukerakoa) Sartu pasahitza.

    Abisu-ikonoa

    Pasahitza ahazten bazaizu, ezingo duzu babesa desaktibatu. Ustekabeko aldaketetatik bakarrik babestu nahi badituzu gelaxkak, ezarri orri-babesa, baina ez sartu pasahitzik.


  7. Egin klik Ados botoian.

Emaguzu laguntza!