Balioak sartzea

Hainbat gelaxkatan datuak eta balioak sartzea sinplifika dezake Calc-ek. Zenbait ezarpen alda ditzakezu, zure hobespenetara egokitzeko.

Balioak eskuz sartzeko gelaxka-barruti batean

Bi eginbide erabil ditzakezu datu-bloke bat eskuz sartzen laguntzeko.

Errenkada berrietarako area-detekzioa

Izenburu-errenkada baten azpiko errenkadan, gelaxka batetik bestera joan zaitezke Tabuladorea tekla sakatuz. Uneko errenkadako azken gelaxkan balioa sartu ondoren, sakatu 'Sartu'. Uneko blokeko lehen gelaxkaren azpian jarriko du kurtsorea Calc-ek.

area-detekzioa

3. errenkadan, sakatu 'Tabuladorea' tekla B3 gelaxkatik C3, D3, eta E3 gelaxketara joateko. Ondoren, sakatu 'Sartu' B4 gelaxkara joateko.

Area-hautapena

Erabili arrastatu eta jaregiteko funtzioa, balioak sartu nahi dituzun area hautatzeko. Baina hasi arrastatzen areako azken gelaxkatik, eta askatu saguaren botoia lehen gelaxka hautatutakoan. Orain balioak sartzen has zaitezke. Sakatu beti 'Tabuladorea' tekla hurrengo gelaxkara joateko. Ez zara irtengo hautatutako areatik.

area-hautapena

Hautatu E7 gelaxkatik B3 gelaxkara bitarteko area. Orain B3 zure sarreraren zain dago. Sakatu 'Tabuladorea' tekla hurrengo gelaxkara joateko, hautatutako arearen baitan.

Balioak automatikoki sartzeko gelaxka-barruti batean

Ikusi Ondoz ondoko gelaxketan oinarritutako datuak automatikoki betetzea.

Emaguzu laguntza!