Aplikatu formatu automatikoa hautatutako gelaxka-barrutiari

Autoformatuarekin berehala aplikatu ahal izango diozu formatua orri bati nahiz hautatutako gelaxka-barruti bati.

Orri bati edo hautatutako gelaxka-barruti bati autoformatua aplikatzeko

  1. Hautatu formateatu nahi dituzun gelaxkak, zutabeetako eta errenkadetako goiburukoak barne.

  2. Aukeratu Formatua - Autoformatu-estiloak.

  3. Hautatu autoformatu batean sartuko diren propietateak.

  4. Egin klik Ados botoian.

    Formatua aplikatuko zaio hautatutako gelaxka-barrutiari.

Ohar-ikonoa

Aldaketarik ez baduzu ikusten gelaxka-edukiaren kolorean, aukeratu Ikusi - Nabarmendu balioak.


Kalkulu-orrietarako edo barrutietarako autorformatua aplikatzeko

Kalkulu-orri eta barruti guztietan erabilgarri egongo den autoformatu berri bat definitu daiteke.

  1. Eman formatua orri edo barruti bati.

  2. Aukeratu Editatu - Hautatu dena edo hautatu formatua eman zaion barrutia.

  3. Aukeratu Formatua - Autoformatu-estiloak.

  4. Sakatu Gehitu.

  5. Gehitu formatua elkarrizketa-koadroko Izena eremuan, idatzi formatuarentzako izena.

  6. Egin klik Ados botoian.

Emaguzu laguntza!