Kalkulu-orrietako laster-teklak

Ohar-ikonoa

Laster-tekla batzuk mahaigaineko sistemari eslei dakizkioke. Mahaigaineko sistemari esleitutako teklak ez dira erabilgarri egongo LibreOffice(e)n. Saia zaitez tekla desberdinak esleitzen LibreOffice(e)n, Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua aukerarekin, edo mahaigaineko sisteman.


Sarrerako lerroan sartutako formula batekin hautatutako gelaxken barruti bat betetzeko, sakatu +Enter. Mantendu sakatuta +Enter+Shift sarrerako gelaxkaren gelaxka-formatua gelaxken barruti osoari aplikatzeko.

Matrize bat sortzeko Sarrerako lerroa koadroan sartu duzun informazio bera daukaten gelaxkekin, sakatu Shift++Enter. Ezingo dituzu editatu matrizeko osagaiak.

Orri bateko barruti desberdinetan gelaxka anitz hautatzeko, eutsi sakatuta teklari eta arrastatu barruti desberdinetan.

Hainbat orri hautatzeko kalkulu-orri batean, sakatuta mantendu , eta egin klik laneko areako behealdeko izen-fitxetan. Orri bat bakarrik hautatzeko hautapen batean, sakatuta mantendu Shift eta egin klik orriaren izen-fitxan.

Lerro-jauzi bat eskuz sartzeko gelaxka batean, egin klik gelaxka horretan, eta sakatu +Enter.

Hautatutako gelaxketako edukiak ezabatzeko, sakatu 'Backspace' (⌫). Horrek Ezabatu edukiak elkarrizketa-koadroa irekiko du, gelaxketako zein eduki ezabatu nahi duzun hautatu ahal izateko. Gelaxketako edukia elkarrizketa-koadrorik gabe ezabatzeko, sakatu 'Delete' tekla.

Kalkulu-orrietan nabigatzea

Laster-teklak

Efektua

+Home

Orriko lehen gelaxkara (A1) eramaten du kurtsorea.

+End

Datuak dituen orriko azken gelaxkara eramaten du kurtsorea.

"Hasi" tekla

Uneko errenkadako lehen gelaxkara eramaten du kurtsorea.

"Bukaera" tekla

Uneko errenkadako azken gelaxkara eramaten du kurtsorea.

Maius + Hasiera

Gelaxkak hautatzen ditu, uneko gelaxkatik uneko errenkadaren lehen gelaxkaraino.

Shift+End

Gelaxkak hautatzen ditu, uneko gelaxkatik uneko errenkadaren azken gelaxkaraino.

Shift+Page Up

Uneko gelaxkatik hasi eta uneko zutabetik orri bat gorantz amaitu arte dauden gelaxkak hautatzen ditu, edo lehendik dagoen hautapena orri bat gorantz hedatzen du.

Shift+Page Down

Uneko gelaxkatik hasi eta uneko zutabetik orri bat beherantz amaitu arte dauden gelaxkak hautatzen ditu, edo lehendik dagoen hautapena orri bat beherantz hedatzen du.

Shift+zuriunea

Uneko errenkada hautatzen du edo lehendik dagoen hautapena dagozkien errenkadetara hedatzen du.

+zuriunea

Uneko zutabea hautatzen du edo lehendik dagoen hautapenari dagozkien zutabeetara hedatzen du.

+Shift+zuriunea

Orriko gelaxka guztiak hautatzen ditu.

+ezkerrerako gezia

Kurtsorea ezkerrerantz eramaten du, datuak dituen gelaxka-blokeen hasierara eta amaierara. Kurtsorearen ezkerreko gelaxka hutsik badago edo kurtsorea duen gelaxka hutsik badago, kurtsorea ezkerrerantz joango da errenkadan, edukiak dituen hurrengo gelaxkara. Kurtsorearen ezkerreko errenkada hutsik badago, kurtsorea errenkadako lehen gelaxkara joango da.

+eskuinerako gezia

Kurtsorea eskuinerantz eramaten du, datuak dituen gelaxka-blokeen hasierara eta amaierara. Kurtsorearen eskuineko gelaxka hutsik badago edo kurtsorea duen gelaxka hutsik badago, kurtsorea eskuinerantz joango da edukiak dituen hurrengo gelaxkara. Kurtsorearen eskuineko errenkada hutsik badago, kurtsorea errenkadako azken gelaxkara joango da.

+gorako gezia

Kurtsorea gorantz eramaten du, datuak dituen gelaxka-blokeen hasierara eta amaierara. Kurtsorearen gaineko gelaxka hutsik badago edo kurtsorea duen gelaxka hutsik badago, kurtsorea gorantz joango da edukiak dituen hurrengo gelaxka-blokera. Kurtsorearen gaineko errenkada hutsik badago, kurtsorea zutabeko lehen gelaxkara joango da.

+beherako gezia

Kurtsorea beherantz eramaten du, datuak dituen gelaxka-blokeen hasierara eta amaierara. Kurtsorearen azpiko gelaxka hutsik badago edo kurtsorea duen gelaxka hutsik badago, kurtsorea beherantz joango da edukiak dituen hurrengo gelaxkara. Kurtsorearen azpiko errenkada hutsik badago, kurtsorea zutabeko azken gelaxkara joango da.

+Shift+gezia

Kurtsorearen mugimenduen bidez eta Ctrl+gezien tekla-konbinazioak erabilita sortutako barrutiko gelaxka guztiak hautatzen ditu. Errenkadak eta zutabeak elkarrekin hautatzeko erabiltzen bada, gelaxka-barruti laukizuzen bat hautatuko da.

+Page Up

Ezkerrera joaten da orri bat.

Inprimatzeko aurrebistan: Inprimatzeko aurreko orrialdera joaten da.

+Page Down

Eskuinera joaten da orri bat.

Inprimatzeko aurrebistan: Inprimatzeko hurrengo orrialdera joaten da.

+Page Up

Pantaila-orrialde bat korritzen du ezkerrera.

+PageDown

Pantaila-orrialde bat korritzen du eskuinera.

Shift++Page Up

Aurreko orria gehitzen dio uneko orri-hautapenari. Kalkulu-orri bateko orri guztiak hautatuta badaude, aurreko orria bakarrik hautatuko du laster-teklen konbinazio honek. Aurreko orria uneko orri bihurtzen du.

Shift++Page Down

Hurrengo orria gehitzen dio uneko orri-hautapenari. Kalkulu-orri bateko orri guztiak hautatuta badaude, hurrengo orria bakarrik hautatuko du laster-teklen konbinazio honek. Hurrengo orria uneko orri bihurtzen du.

+F1

(*) zenbakizko teklatuko biderketa-ikurra da.

Kurtsorea kokatutako datu-barrutia hautatzen du. Barruti bat datuak dituen ondoz ondoko gelaxken multzoa da, hutsik dauden errenkada eta zutabeek mugatzen dutenea.

+F1

(/) zenbakizko teklatuko zatiketa-ikurra da.

Kurtsorea kokatutako matrize-formularen barrutia hautatzen du.

+Plus tekla

Txertatu gelaxkak (Txertatu - Gelaxkak menuan bezala)

+Minus tekla

Ezabatu gelaxkak (Editatu - Ezabatu gelaxkak menuan bezala)

Sartu (hautatutako barruti batean)

Kurtsorea gelaxka bat behera mugitzen du hautatutako barrutian. Kurtsorea mugituko den norabidea zehazteko, aukeratu - LibreOffice Calc - Orokorra.

+` (ikusi oharra taula honen azpian)

Gelaxkak bistaratzen edo ezkutatzen ditu balioen ordez gelaxka guztietan.


Ohar-ikonoa

` tekla "1" teklaren ondoan egoten da ingelesezko teklatu gehienetan. Teklatuak ez badauka tekla hori, beste tekla bat eslei dezakezu: Hautatu Tresnak - Pertsonalizatu, eta egin klik Teklatua fitxan. Hautatu "Ikusi" kategoria, eta "Txandakatu formula" funtzioa.


Kalkulu-orrietako funtzio-teklak

Laster-teklak

Efektua

+F1

Uneko gelaxkari erantsitako iruzkina bistaratzen du

F2

Edizio modura aldatzen du, eta uneko gelaxkaren edukiaren amaieran kokatzen du kurtsorea. Sakatu berriro Edizio modutik irteteko.

Minimizatu botoia duen elkarrizketako koadro bateko sarrera-koadro batean badago kurtsorea, elkarrizketa-koadroa ezkutatuta egongo da eta sarrera-koadroa ikusgai. Elkarrizketa-koadro osoa ikusteko, sakatu berriro F2.

+F2

Funtzioen morroia irekitzen du.

Shift++F2

Sarrerako lerrora eramaten du kurtsorea. Formula bat sar dezakezu hor uneko gelaxkarako.

+F3

Definitu izenak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Shift++F4

Datu-baseko arakatzailea erakusten edo ezkutatzen du.

F4

Erreferentzia erlatiboak/absolutuak berrantolatzen ditu sarrerako lerroan (adibidez, A1, $A$1, $A1, A$1).

F5

Nabigatzailea erakusten edo ezkutatzen du.

Shift+F5

Mendekoen aztarnari jarraitzen dio.

Shift+F7

Aurrekoen aztarnari jarraitzen dio.

Shift++F5

Kurtsorea Sarrerako lerroa koadrotik Orri-area koadrora eramaten du. ⇧++T lasterbidea ere erabili daiteke.

F7

Uneko orriko ortografia egiaztatzen du.

+F7

Sinonimoen hiztegia irekitzen du, uneko gelaxkak testua badu.

F8

Hautapen gehigarriaren modua aktibatzen edo desaktibatzen du. Modu horretan ↑, ↓, ← ,β†’ teklak erabil ditzakezu hautapena zabaltzeko. Edo beste gelaxka batean klik eginez ere zabal dezakezu hautapena.

+F8

Balioak dituzten gelaxkak nabarmentzen ditu.

F9

Aldatutako formulak birkalkulatzen ditu uneko orrian.

+Shift+F9

Orri guztietako formula guztiak birkalkulatzen ditu.

+F9

Hautatutako diagrama eguneratzen du.

Estiloak leihoa irekitzen du, formatu-estilo bat aplikatu ahal izateko gelaxkako edukiari edo uneko orriari.

Shift+F11

Dokumentu-txantiloi bat sortzen du.

Shift++F11

Txantiloiak eguneratzen ditu.

F12

Hautatutako datu-barrutia elkartzen du.

+F12

Hautatutako datu-barrutia banantzen du.

+beherako gezia

Uneko errenkadaren altuera handitzen du (OpenOffice.org zaharraren bateragarritasun moduan soilik).

+gorako gezia

Uneko errenkadaren altuera txikitzen du (OpenOffice.org zaharraren bateragarritasun moduan soilik).

+eskuinerako gezia

Uneko zutabearen zabalera handitzen du.

+ezkerrerako gezia

Uneko zutabearen zabalera murrizten du.

+Shift+gezia

Zutabe-zabalera edo errenkada-altuera optimizatzen ditu uneko gelaxkan oinarrituta.


Gelaxkak formateatzeko laster-teklak

Gelaxka-formatu hauek aplika daitezke teklatuarekin:

Laster-teklak

Efektua

+1 (zenbakizko teklatukoa ez)

Ireki Gelaxken formatuaren elkarrizketa-koadroa

+Shift+1 (zenbakizko teklatukoa ez)

Bi dezimal, milakoen bereizlea

+Shift+2 (zenbakizko teklatukoa ez)

Formatu esponentzial estandarra

+Shift+3 (zenbakizko teklatukoa ez)

Data-formatu estandarra

+Shift+4 (zenbakizko teklatukoa ez)

Moneta-formatu estandarra

+Shift+5 (zenbakizko teklatukoa ez)

Portzentaje-formatu estandarra (bi dezimalekin)

+Shift+6 (zenbakizko teklatukoa ez)

Formatu estandarra


Taula dinamikoa erabiltzea

Teklak

Efektua

Tab

Fokua aldatzen du elkarrizketa-koadroko area eta botoietan zehar aurrera mugituz.

Shift+Tab

Fokua aldatzen du elkarrizketa-koadroko area eta botoietan zehar atzera mugituz.

Gora gezia

Fokua elementu bat igotzen du uneko elkarrizketa-koadroko arean.

Behera gezia

Fokua elementu bat jaisten du uneko elkarrizketa-koadroko arean.

Ezkerrerako gezia

Fokua elementu bat ezkerrera eramaten du uneko elkarrizketa-koadroko arean.

Eskuinerako gezia

Fokua elementu bat eskuinera eramaten du uneko elkarrizketa-koadroko arean.

"Hasi" tekla

Lehen elementua hautatzen du uneko elkarrizketa-koadroko arean.

"Bukaera" tekla

Azken elementua hautatzen du uneko elkarrizketa-koadroko arean.

eta "Errenkada" hitzean azpimarratutako karakterea

Uneko eremua "Errenkada" areara kopiatzen edo eramaten du.

eta "Zutabea" hitzean azpimarratutako karakterea

Uneko eremua "Zutabe" areara kopiatzen edo eramaten du.

eta "Datuak" hitzean azpimarratutako karakterea

Uneko eremua "Datu" areara kopiatzen edo eramaten du.

+gorako gezia

Uneko eremua kokagune bat igotzen du.

+beherako gezia

Uneko eremua toki bat jaisten du.

+ezkerrerako gezia

Uneko eremua toki bat mugitzen du ezkerrera.

+eskuinerako gezia

Uneko eremua toki bat mugitzen du eskuinera.

+Home

Uneko eremua hasierara mugitzen du.

+End

Uneko eremua amaierara mugitzen du.

+O

Uneko eremurako aukerak bistaratzen ditu.

Ezabatu

Uneko eremua kentzen du areatik.


Emaguzu laguntza!