Batuketa

Gelaxka-barruti baten batura txertatzen du uneko gelaxkan, edo balioen batura txertatzen ditu hautatutako gelaxketan. Egin klik gelaxka batean, egin klik ikono honetan, eta aukeran doitu gelaxken barrutia. Edo hautatu gelaxka batzuk (haien batura txertatzeko) eta gero egin klik ikonoan.

Ikonoa

Batura

LibreOffice aplikazioak automatikoki iradokitzen du gelaxka-barruti bat, kalkulu-orriak datuak baldin baditu. Gelaxka-barrutiak batuketa-funtzio bat badauka lehendik, funtzio berriarekin konbina dezakezu, barrutiaren guztizko batura kalkulatzeko. Barrutiak iragazkiak baditu, subtotal-funtzioa txertatzen da batuketa-funtzioaren ordez.

Sarrerako lerroan ikusten den formula erabiltzeko, egin klik Ados ikonoan (ikur berdean).

Emaguzu laguntza!