Testua zutabetan

Testua zutabetan izeneko elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hautatutako gelaxketako edukia hainbat gelaxketara zabaltzeko ezarpenak sar ditzakezu elkarrizketa-koadro horretan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Datuak - Testua zutabetan.


Gelaxka edukiak hainbat gelaxkatara zabaltzeko

Komaz bereizitako balioak (CSV) dituzten gelaxkak errenkada bereko hainbat gelaxkatara zabal ditzakezu.

Adibidez, A1 gelaxkak komaz bereizitako 1,2,3,4 balioak dauzka, eta A2 gelaxkak A,B,C,D testua.

  1. Hautatu hedatu nahi dituzun gelaxka edo gelaxkak.

  2. Hautatu Datuak - Testua zutabeetara.

    Testua zutabeetara elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.

  3. Hautatu bereizlearen aukerak. Uneko gelaxka-edukiak hainbat gelaxkatara nola eraldatuko diren erakusten du aurrebistak.

Zabalera finko bat hauta dezakezu, eta ondoren aurrebistako erregelan klik egin dezakezu gelaxka-jauzien kokaguneak ezartzeko.

Bereizle-karaktereak hauta edo sar ditzakezu jauzi-puntuen kokaguneak definitzeko. Bereizle-karaktereak kendu egiten dira emaitzaren gelaxka-edukitik.

Adibidean koma hautatu duzu mugatzaile-karaktere gisa. A1 eta A2 gelaxkak lau zutabetara zabalduko dira bakoitza. A1 gelaxkak 1 dauka, B1 gelaxkak 2, etab.

Emaguzu laguntza!