Ebazlea

Ebazlearen elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Ebazlearekin hainbat aldagai ezezaguneko ekuazioak ebatz ditzakezu xede-bilaketaren metodoak baliatuz.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Ebazlea.


Ebazlearekin ekuazioak ebazteko

Ebazlearen prozesuaren helburua hauxe da: helburuko gelaxkan balio optimizatu bat lortzeko balioak kalkulatzea ekuazio batean. Balio optimizatuari "helburu" ere esaten zaio. Helburuko gelaxkako balioa gehieneko balioa, gutxieneko balioa edo balio jakin baten hurbilketa izan beharko lukeen ere aukeratu dezakezu.

Hasierako aldagai-balioak Gelaxkak aldatuz koadroan sartzen duzun gelaxka-barruti laukizuzen batean txertatzen dira.

Gelaxka batzuentzat murriztapenak ezartzen dituzten mugatze-baldintzak defini ditzakezu. Adibidez, aldagaietako edo gelaxketako bat beste aldagai bat baino handiagoa edo balio jakin bat baino handiagoa ez izateko murriztapena ezar dezakezu. Aldagaietako batek edo gehiagok osoko balioak (dezimalik gabeko balioak) edo balio bitarrak (0 eta 1 onartzen dira) izan behar dutela dioen murriztapena ere ezar dezakezu.

Ohar-ikonoa

Ekuazio linealak bakarrik onartzen ditu ebazle-motor lehenetsiak.


Emaguzu laguntza!