SUMIFS funtzioa

Barruti anitzetan irizpide anitz betetzen dituzten gelaxketako balioen batuketa ematen du.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da4.0


Sintaxia

SUMIFS(FuntzioBarrutia; Barrutia1; Irizpidea1 [ ; Barrutia2; Irizpidea2 [;...]]))

FuntzioBarrutia – derrigorrezko argumentua. Gelaxka-barruti bat, izendatutako barruti baten izen bat, edo zutabe edo errenkada baten etiketa bat da, batuketa kalkulatzeko erabiliko diren balioak dituena.

Irizpidea1 – derrigorrezko argumentua. Kate motako adierazpen bat, baldintza logiko bat edo kate-adierazpen horren gelaxka-erreferentzia bat ordezkatzen duena. Adierazpenak testua, zenbakiak, adierazpen erregularrak edo komodinak izan ditzake (kalkuluaren aukeretan gaituta badaude).

Barrutia2 – Aukerakoa. Barrutia2 eta hurrengoek Barrutia1 parametroaren esanahi bera dute.

Irizpidea2 – Aukerakoa. Irizpidea2 eta hurrengoek Irizpidea1 parametroaren esanahi bera dute.

Bilaketak komodinak edo adierazpen erregularrak onartzen ditu. Adierazpen erregularrak gaituta badaude, "den.*" sartu daiteke, adibidez, edozein karaktere kopururekin jarraitutako "den" katearen lehen agerraldia bilatzeko. Adierazpen erregularra den testuren bat bilatu nahi bada, karaktere bakoitzari "\" karakterea jarri behar zaio aurretik, edo testua \Q...\E karaktereen artean sartu behar da. Komodinen edo adierazpen erregularren ebaluazio automatikoa aktibatzeko/desaktibatzeko, erabili - LibreOffice Calc - Kalkulatu.

warning

Adierazpen erregular bat ordezkatzen duten bilaketa-irizpideko kateak diren argumentu bat edo gehiago dituzten funtzioak erabiltzean, lehen aldian kate-irizpide horiek zenbaki bihurtzeko saialdia egingo da. Adibidez, ".0" katea 0.0 bihurtuko da, eta abar. Ongi bihurtzen bada, bat etortzea ez da izango adierazpen erregularreko bat etortzea, baizik eta zenbakizko bat etortzea. Hala ere, dezimalen bereizlea puntua ez den hizkuntza batean, adierazpen erregularraren bihurketak funtzionatu egingo du. Zenbakizko adierazpen bat sortu ordez adierazpen erregularraren ebaluazioa behartzeko, erabili zenbakitzat hartu ezin daitezkeen adierazpenak, adibidez ".[0]" edo ".\0" edo "(?i).0".


FuntzioBarrutia eta Barrutia1,Barrutia2... parametroek tamaina bera izan behar dute, bestela funtzioak 'err:502 - Baliogabeko argumentua' errorea itzuliko du.

note

Irizpideen arteko erlazio logikoa AND logiko modura definitu daiteke. Alegia, emandako irizpide guztiak betetzen badira (eta soilik horrela bada), hartuko da kontuan kalkuluan emandako FuntzioBarrutia parametroari dagokion balio bat.


Funtzioak 255 argumentu arte izan ditzake; alegia, 127 irizpide-barruti eta irizpide zehaztu daitezke funtziorako.

Gelaxka batek TRUE (Egiazkoa) badu, 1 baliotzat hartzen du; FALSE (Gezurra) badu, 0 (zero) baliotzat.

Ohar-ikonoa

Funtzio hori Open Document Format for Office Applications (OpenDocument) estandarraren 1.2 bertsioan (ISO/IEC 26300:2-2015) dago onartuta.


Adibidea

Begiratu honako taula

A

B

C

1

Produktuaren izena

Salmentak

Diru-sarrerak

2

arkatza

20

65

3

luma

35

85

4

koadernoa

20

190

5

liburua

17

180

6

arkatz-kutxa

ez

ez


warning

Beheko adibide guztietan batuketa kalkulatzeko barrutiek #6 errenkada dute, baina hura ez ikusi egingo da testua duelako.


Erabilera sinplea

=SUMIFS(B2:B6;B2:B6;">=20")

B2:B6 barrutian 20 balioaren berdina edo handiagoak diren balioen batuketa kalkulatzen du. 75 ematen du, bosgarren errenkadak ez duelako irizpidea betetzen.

=SUMIFS(C2:C6;B2:B6;">=20";C2:C6;">70")

C2:C6 barrutian 70 baino handiagoak diren eta B2:B6 barrutian 20 balioaren berdinak edo handiagoak duten gelaxkei dagozkien balioen batuketa kalkulatzen du. 275 ematen du, bigarren eta bosgarren errenkadek ez dutelako gutxienez irizpide bat betetzen.

Adierazpen erregularrak eta habiaratutako funtzioak erabiltzea

=SUMIFS(C2:C6;B2:B6;">"&MIN(B2:B6);B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))

C2:C6 barrutian B2:B6 barrutiko balio guztiei dagozkien balioak, minimoa eta maximoa salbu, batzen ditu. 255 ematen du, hirugarren eta bosgarren errenkadek ez dutelako gutxienez irizpide bat betetzen.

=SUMIFS(C2:C6;A2:A6;"pen.*";B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))

C2:C6 barrutiko balioen batuketa kalkulatzen du, "pen" katearekin hasten diren A2:A6 barrutiko gelaxkekin eta B2:B6 barrutiko gelaxka guztiekin (maximoa salbu) bat datozen balioak soilik hartuta. 65 ematen du, bigarren errenkadak soilik betetzen dituelako irizpide guztiak.

Irizpidetzat gelaxka baten erreferentzia erabiltzea

Irizpide bat erraz aldatu behar baduzu, beste gelaxka batean zehaztu dezakezu eta gelaxka horren erreferentzia bat erabili SUMIFS funtzioaren baldintzan. Adibidez, goiko funtzioa beste modu honetan idatzi daiteke:

=SUMIFS(C2:C6;A2:A6;E2&".*";B2:B6;"<"&MAX(B2:B6))

E2 = pen bada, funtzioak 65 ematen du, gelaxkarako esteka bere edukiarekin ordezkatuko delako.

Ireki fitxategia adibide batekin:

Emaguzu laguntza!