NETWORKDAYS

Returns the number of workdays between a start date and an end date. Holidays can be deducted.

note

_ADD edo _EXCEL2003 katearekin bukatutako izenak dituzten funtzioek Microsoft Excel 2003 aplikazioan dauden funtzio baliokideen emaitza bera ematen dute (Excelekoek ez dute atzizki hori). Erabili atzizkirik gabeko funtzioak nazioarteko estandarretan oinarritutako emaitzak eskuratzeko.


Sintaxia

NETWORKDAYS(HasieraData; AmaieraData; Jaiegunak; Lanegunak)

HasieraData: kalkulua egiteko abiapuntu gisa erabiliko den data. Hasierako data laneguna bada, egun hori kalkuluan sartuko da.

AmaieraData: kalkuluak barne hartzen duen epearen amaierako data. Amaierako data asteguna bada, egun hori kalkuluan sartuko da.

Jaiegunak: jaiegunen aukerako zerrenda. Egun hauetan ez da lanik egiten. Sartu jaiegunen zerrenda duen gelaxka-barrutia.

Lanegunak: lanegun estandarrak definitzen dituzten zenbakizko balioen aukerako zerrenda. Zerrenda igandean hasten da, lanegunak zero bidez adierazten dira eta lanegun ez direnak zero ez diren balioen bidez.

note

Datak formulen zati gisa sartzean, daten bereizle modura erabilitako barrak eta marrak eragiketa aritmetikotzat hartzen dira. Hortaz, formatu horretan sartutako datak ez dira datatzat hartzen eta kalkulu okerrak ematen ditu. Datak formulen zati gisa interpreta ez daitezen, erabili DATE funtzioa, esaterako DATE(1954;7;20), edo kokatu data komatxo artean eta erabili ISO 8601 notazioa, esaterako "1954-07-20". Ez erabili hizkuntzaren arabera aldatzen diren data-formatuak, esaterako "07/20/54", kalkuluak erroreak eman ditzake dokumentua beste hizkuntza-ezarpen bat erabilita kargatzen bada.


tip

Posible da anbiguotasunik gabeko bihurketak egitea ISO 8601 data eta orduetarako, bereizleak dituzten formatu hedatuetan. #BALIOA! errorea gertatzen bada, desautatu Sortu #BALIOA! errorea - LibreOffice Calc - Formula atalean, Xehetasunak... botoiarekin, "Kalkulu-ezarpen xeheak" sekzioan, Testua zenbaki bihurtzea zerrenda-koadroa.


Adibidea

Zenbat lanegun daude 2001/12/15 eta 2002/01/15 daten artean? Hasierako data C3 gelaxkan dago eta amaierakoa D3 gelaxkan. F3 eta J3 arteko gelaxkek ondorengo Eguberri eta Urte berri jaiegunak dituzte: "12/24/2001", "12/25/2001", "12/26/2001", "12/31/2001", "1/1/2002".

=NETWORKDAYS(C3;D3;F3:J3) 17 lanegun ematen du.

Zenbat lanegun daude 2016ko irailaren 12tik 25era, astelehenak, astearteak eta asteazkenak soilik hartzen badira laneguntzat?

=NETWORKDAYS(DATE(2016;9;12); DATE(2016;9;25); ; {1;0;0;0;1;1;1}): 6 lanegun ematen du.

Emaguzu laguntza!