FORECAST.ETS.STAT.ADD funtzioa

ETS/EDS algoritmoen emaitzan diren balio estatistikoak ematen ditu.

Leuntze esponentziala denbora-serietan benetako balioak leuntzeko metodo bat da, etorkizuneko balizko balioak aurreikusteko erabiltzen dena.

Leuntze esponentzial hirukoitza (Exponential Triple Smoothing, ETS) joera eta sasoiko eragina prozesatzen dituen algoritmo multzo bat da. Leuntze esponentzial bikoitza (EDS), berriz, ETSaren antzeko algoritmo bat da, baina sasoiak ez dio eragiten. EDS algoritmoak iragarpen linealak sortzen ditu.

Iradokizun-ikonoa

Ikusi Wikipediako sarrera informazio gehiagorako.


FORECAST.ETS.STAT.ADD funtzioak ereduarekin kalkulatzen du

iragarpena = oinarri-balioa + joera * ∆x + aberrazio_periodikoa.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da5.2


Sintaxia

FORECAST.ETS.STAT.ADD (Balioak, Denbora-lerroa, EstatistikaMota, [EpealdiLuzera], [DatuenOsaketa], [Aggregation])

Balioak (derrigorrezkoa): Zenbakizko matrize edo barruti bat. Balioak balio historikoak dira, hurrengo puntuak iragartzeko erabiliko direnak.

Denbora-lerroa (derrigorrezkoa): Zenbakizko matrize edo barruti bat. Balio historikoen denbora-lerroa (X balioen barrutia).

Ohar-ikonoa

Denbora-lerroa ez da ordenatu behar, funtzioak berak ordenatuko du kalkulurako.
Denbora-lerroko balioek urrats koherentea izan behar dute beren artean.
Ordenatutako denbora-lerroan ezin bada urrats konstanterik identifikatu, funtzioak #ZBKIA! errorea itzuliko du.
Denbora-lerroko barrutiak eta balio historikoak ez badira tamaina berekoak, funtzioak #E/E errorea itzuliko du.
Denbora-lerroak 2 datu-periodo baino gutxiago baditu, funtzioak #BALIOA! errorea itzuliko du.


EstatistikaMota (derrigorrezkoa): 1 eta 9 arteko zenbakizko balio bat. Emandako balioetarako eta X barrutirako zein estatistika itzuliko den adierazten duen balioa.

Honako estatistikak itzul daitezke:

EstatistikaMota

Estatistikak

1

ETS algoritmoaren alfa leuntze-parametroa (oinarria)

2

ETS algoritmoaren gamma leuntze-parametroa (joera)

3

ETS algoritmoaren beta leuntze-parametroa (desbideraketa estandarra)

4

Batezbesteko errore absolutu eskalatua (mean absolute scaled error, MASE): iragarpenen zehaztasunaren neurri bat.

5

Batezbesteko ehuneko errore absolutu simetrikoa (symmetric mean absolute percentage error, SMAPE): ehunekoetan oinarritutako zehaztasun-neurri bat.

6

Batezbesteko errore absolutua (mean absolute error, MAE): iragarpenen zehaztasunaren neurri bat.

7

Batezbesteko errore koadratikoa (root mean squared error , RMSE): aurresandako eta behatutako balioen arteko diferentzien neurketa.

8

Detektatutako urrats-tamaina duen denbora-lerroa (X barrutia). Urrats-tamaina hilabeteetakoa/hiruhilekoetakoa/urteetakoa dela detektatzen denean, urrats-tamaina hilabeteetan da; bestela, urrats-tamaina egunetan da dataren(denboraren) kasuan eta zenbakizkoa beste kasuetan.

9

Lagin kopurua epealdian - EpealdiLuzera argumentuaren berdina da, edo kalkulatutako zenbakia, EpealdiLuzera 1 bada.


EpealdiLuzera (aukerakoa): Zenbakizko balio bat, >= 0 dena. Balio lehenetsia 1 da. Epealdi bateko lagin kopurua adierazten duen balio oso positibo bat.

Ohar-ikonoa

Balioa 1 bada, esan nahi du Calc aplikazioak epealdi bateko lagin kopurua automatikoki zehaztuko duela.
0 balioak esan nahi du ez dagoela efektu periodikorik eta iragarpena EDS algoritmoen bidez kalkulatuko dela.
Gainerako balio positiboetarako, iragarpenak ETS algoritmoak erabiliz kalkulatuko dira.
Zenbaki positibo osoak ez diren balioetarako, funtzioek #ZBKIA! errorea itzuliko dute.


DatuenOsaketa (aukerakoa): Balio logiko bat (TRUE, Egiazkoa, edo FALSE, Faltsua), zenbakizko 1 edo 0. Balio lehenetsia 1 da (TRUE). 0 balioak (FALSE) falta diren datu-puntuak gehituko ditu balio historikotzat zero balioa hartuta. 1 balioak (TRUE) falta diren datu-puntuak gehituko ditu auzokide diren datu-puntuen arteko interpolazioa eginda.

Ohar-ikonoa

Denbora-lerroak urrats konstantea behar du datu-puntuen artean, baina funtzioak datu-puntuen % 30a arte falta izatea onartzen du, eta funtzioak berak gehituko ditu datu-puntu horiek.


Agregazioa (aukerakoa): 1 eta 7 arteko zenbakizko balio bat. Balio lehenetsia 1 da. Agregazio-parametroak adierazten du zein metodo erabiliko den denbora-balio berdinen agregazioa egiteko:

Agregazioa

Funtzioa

1

AVERAGE

2

COUNT

3

COUNTA

4

MAX

5

MEDIAN

6

MIN

7

SUM


Ohar-ikonoa

Denbora-lerroak datu-puntuen arteko urrats konstantea behar badu ere, funtzioek denbora-zigilu bera duten puntu anitz agregatuko ditu.


Adibidea

Beheko taulak denbora-lerro bat eta hari lotutako balioak ditu:

A

B

1

Denbora-lerroa

Balioa

2

01/2013

112

3

02/2013

118

4

03/2013

132

5

04/2013

100

6

05/2013

121

7

06/2013

135

8

07/2013

148

9

08/2013

148

10

09/2013

136

11

10/2013

119

12

11/2013

104

13

12/2013

118


=FORECAST.ETS.STAT.ADD(Balioak;Denbora-lerroa;3;1;TRUE();1)

0,9990234375 ematen du, batutako estatistikak. Kalkulurako, honakoak erabili dira: goiko Balioak eta Denbora-lerroa izendatutako barrutiak, beta leuntzearekin, lagin bat epealdiko, daturik ez dela falta, eta AVERAGE funtzioa agregaziorako.

=FORECAST.ETS.STAT.ADD(Balioak;Denbora-lerroa;2;1;TRUE();7)

0,0615234375 ematen du, batutako estatistikak. Kalkulurako, honakoak erabili dira: goiko Balioak eta Denbora-lerroa izendatutako barrutiak, gamma leuntzearekin, daturik ez dela falta, eta SUM funtzioa agregaziorako.

Emaguzu laguntza!