FORECAST.ETS.SEASONALITY funtzioa
FORECAST.ETS funtzioaren kasuan, epealdiaren lagin kopurua ematen du, Calc-ek kalkulatzen duen eran, EpealdiLuzera argumentua 1 denean.
Leuntze esponentziala denbora-serietan benetako balioak leuntzeko metodo bat da, etorkizuneko balizko balioak aurreikusteko erabiltzen dena.
Leuntze esponentzial hirukoitza (Exponential Triple Smoothing, ETS) joera eta sasoiko eragina prozesatzen dituen algoritmo multzo bat da. Leuntze esponentzial bikoitza (EDS), berriz, ETSaren antzeko algoritmo bat da, baina sasoiak ez dio eragiten. EDS algoritmoak iragarpen linealak sortzen ditu.
Emaitza bera ematen da FORECAST.ETS.STAT funtzioarekin EstatistikaMota 9 denean (eta EpealdiLuzera 1 denean).
Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da5.2
FORECAST.ETS.SEASONALITY (Balioak, Denbora-lerroa, [DatuenOsaketa], [Aggregation])
Balioak (derrigorrezkoa): Zenbakizko matrize edo barruti bat. Balioak balio historikoak dira, hurrengo puntuak iragartzeko erabiliko direnak.
Denbora-lerroa (derrigorrezkoa): Zenbakizko matrize edo barruti bat. Balio historikoen denbora-lerroa (X balioen barrutia).
Denbora-lerroa ez da ordenatu behar, funtzioak berak ordenatuko du kalkulurako.
Denbora-lerroko balioek urrats koherentea izan behar dute beren artean.
Ordenatutako denbora-lerroan ezin bada urrats konstanterik identifikatu, funtzioak #ZBKIA! errorea itzuliko du.
Denbora-lerroko barrutiak eta balio historikoak ez badira tamaina berekoak, funtzioak #E/E errorea itzuliko du.
Denbora-lerroak 2 datu-periodo baino gutxiago baditu, funtzioak #BALIOA! errorea itzuliko du.
DatuenOsaketa (aukerakoa): Balio logiko bat (TRUE, Egiazkoa, edo FALSE, Faltsua), zenbakizko 1 edo 0. Balio lehenetsia 1 da (TRUE). 0 balioak (FALSE) falta diren datu-puntuak gehituko ditu balio historikotzat zero balioa hartuta. 1 balioak (TRUE) falta diren datu-puntuak gehituko ditu auzokide diren datu-puntuen arteko interpolazioa eginda.
Denbora-lerroak urrats konstantea behar du datu-puntuen artean, baina funtzioak datu-puntuen % 30a arte falta izatea onartzen du, eta funtzioak berak gehituko ditu datu-puntu horiek.
Agregazioa (aukerakoa): 1 eta 7 arteko zenbakizko balio bat. Balio lehenetsia 1 da. Agregazio-parametroak adierazten du zein metodo erabiliko den denbora-balio berdinen agregazioa egiteko:
Agregazioa
|
Funtzioa
|
1
|
AVERAGE
|
2
|
COUNT
|
3
|
COUNTA
|
4
|
MAX
|
5
|
MEDIAN
|
6
|
MIN
|
7
|
SUM
|
Denbora-lerroak datu-puntuen arteko urrats konstantea behar badu ere, funtzioek denbora-zigilu bera duten puntu anitz agregatuko ditu.
Beheko taulak denbora-lerro bat eta hari lotutako balioak ditu:
|
A
|
B
|
1
|
Denbora-lerroa
|
Balioa
|
2
|
01/2013
|
112
|
3
|
02/2013
|
118
|
4
|
03/2013
|
132
|
5
|
04/2013
|
100
|
6
|
05/2013
|
121
|
7
|
06/2013
|
135
|
8
|
07/2013
|
148
|
9
|
08/2013
|
148
|
10
|
09/2013
|
136
|
11
|
10/2013
|
119
|
12
|
11/2013
|
104
|
13
|
12/2013
|
118
|
=FORECAST.ETS.SEASONALITY(Balioak;Denbora-lerroa;TRUE();1)
6 ematen du, epealdiko lagin kopurua. Kalkulurako, honakoak erabili dira: goiko Balioak eta Denbora-lerroa izendatutako barrutiak, daturik ez dela falta, eta AVERAGE funtzioa agregaziorako.