FORECAST.ETS.ADD funtzioa

Batutako iragarpenak (etorkizuneko balioak) kalkulatzen ditu, datu historikoetan oinarrituta, ETS edo EDS algoritmoak erabiliz. EDS erabiltzen da EpealdiLuzera 0 denean, bestela ETS erabiltzen da.

Leuntze esponentziala denbora-serietan benetako balioak leuntzeko metodo bat da, etorkizuneko balizko balioak aurreikusteko erabiltzen dena.

Leuntze esponentzial hirukoitza (Exponential Triple Smoothing, ETS) joera eta sasoiko eragina prozesatzen dituen algoritmo multzo bat da. Leuntze esponentzial bikoitza (EDS), berriz, ETSaren antzeko algoritmo bat da, baina sasoiak ez dio eragiten. EDS algoritmoak iragarpen linealak sortzen ditu.

Iradokizun-ikonoa

Ikusi Wikipediako sarrera informazio gehiagorako.


FORECAST.ETS.ADD funtzioak ereduarekin kalkulatzen du

iragarpena = oinarri-balioa + joera * ∆x + aberrazio_periodikoa.

tip

Funtzio hau LibreOffice bertsiotik existitzen da5.2


Sintaxia

FORECAST.ETS.ADD(Helburuak, Balioak, Denbora-lerroa, [EpealdiLuzera], [DatuenOsaketa], [Agregazioa])

Helburua (derrigorrezkoa): Data bat, ordu bat edo zenbakizko balio bakar edo barruti bat. Iragarpena kalkulatzeko erabiliko den datu-puntua edo -barrutia.

Balioak (derrigorrezkoa): Zenbakizko matrize edo barruti bat. Balioak balio historikoak dira, hurrengo puntuak iragartzeko erabiliko direnak.

Denbora-lerroa (derrigorrezkoa): Zenbakizko matrize edo barruti bat. Balio historikoen denbora-lerroa (X balioen barrutia).

Ohar-ikonoa

Denbora-lerroa ez da ordenatu behar, funtzioak berak ordenatuko du kalkulurako.
Denbora-lerroko balioek urrats koherentea izan behar dute beren artean.
Ordenatutako denbora-lerroan ezin bada urrats konstanterik identifikatu, funtzioak #ZBKIA! errorea itzuliko du.
Denbora-lerroko barrutiak eta balio historikoak ez badira tamaina berekoak, funtzioak #E/E errorea itzuliko du.
Denbora-lerroak 2 datu-periodo baino gutxiago baditu, funtzioak #BALIOA! errorea itzuliko du.


EpealdiLuzera (aukerakoa): Zenbakizko balio bat, >= 0 dena. Balio lehenetsia 1 da. Epealdi bateko lagin kopurua adierazten duen balio oso positibo bat.

Ohar-ikonoa

Balioa 1 bada, esan nahi du Calc aplikazioak epealdi bateko lagin kopurua automatikoki zehaztuko duela.
0 balioak esan nahi du ez dagoela efektu periodikorik eta iragarpena EDS algoritmoen bidez kalkulatuko dela.
Gainerako balio positiboetarako, iragarpenak ETS algoritmoak erabiliz kalkulatuko dira.
Zenbaki positibo osoak ez diren balioetarako, funtzioek #ZBKIA! errorea itzuliko dute.


DatuenOsaketa (aukerakoa): Balio logiko bat (TRUE, Egiazkoa, edo FALSE, Faltsua), zenbakizko 1 edo 0. Balio lehenetsia 1 da (TRUE). 0 balioak (FALSE) falta diren datu-puntuak gehituko ditu balio historikotzat zero balioa hartuta. 1 balioak (TRUE) falta diren datu-puntuak gehituko ditu auzokide diren datu-puntuen arteko interpolazioa eginda.

Ohar-ikonoa

Denbora-lerroak urrats konstantea behar du datu-puntuen artean, baina funtzioak datu-puntuen % 30a arte falta izatea onartzen du, eta funtzioak berak gehituko ditu datu-puntu horiek.


Agregazioa (aukerakoa): 1 eta 7 arteko zenbakizko balio bat. Balio lehenetsia 1 da. Agregazio-parametroak adierazten du zein metodo erabiliko den denbora-balio berdinen agregazioa egiteko:

Agregazioa

Funtzioa

1

AVERAGE

2

COUNT

3

COUNTA

4

MAX

5

MEDIAN

6

MIN

7

SUM


Ohar-ikonoa

Denbora-lerroak datu-puntuen arteko urrats konstantea behar badu ere, funtzioek denbora-zigilu bera duten puntu anitz agregatuko ditu.


Adibidea

Beheko taulak denbora-lerro bat eta hari lotutako balioak ditu:

A

B

1

Denbora-lerroa

Balioa

2

01/2013

112

3

02/2013

118

4

03/2013

132

5

04/2013

100

6

05/2013

121

7

06/2013

135

8

07/2013

148

9

08/2013

148

10

09/2013

136

11

10/2013

119

12

11/2013

104

13

12/2013

118


=FORECAST.ETS.ADD(DATE(2014;1;1);Balioak;Denbora-lerroa;1;TRUE();1)

157,166666666667 ematen du, 2014ko urtarrilerako batutako iragarpena. Kalkulurako, honakoak erabili dira: goiko Balioak eta Denbora-lerroa izendatutako barrutiak, lagin bat epealdiko, daturik ez dela falta, eta AVERAGE funtzioa agregaziorako.

=FORECAST.ETS.ADD(DATE(2014;1;1);Balioak;Denbora-lerroa;4;TRUE();7)

113,251442038722 ematen du, 2014ko urtarrilerako batutako iragarpena. Kalkulurako, honakoak erabili dira: goiko Balioak eta Denbora-lerroa izendatutako barrutiak, 4 balioko epealdi-luzera, daturik ez dela falta, eta SUM funtzioa agregaziorako.

Emaguzu laguntza!