Baliozkotasuna

Hautatutako gelaxka edo gelaxka-barruti batentzat zein datu diren baliozkoak zehazten du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Datuak - Baliozkotasuna.


Iradokizun-ikonoa

Zerrenda-koadro bat ere txerta dezakezu Kontrolen tresna-barratik, eta gero zerrenda-koadroa gelaxka bati estekatu. Honela baliozko balioak zehaztu ditzakezu zerrenda-koadroaren propietateen leihoko Datuak orrialdean.


Irizpideak

Zehaztu hautatutako gelaxkaren baliozkotasun-arauak.

Sarreraren laguntza

Sartu orrian gelaxka edo gelaxka-barruti hautatzen denean bistaratzea nahi duzun mezua.

Errore-abisua

Definitu gelaxka batean datu baliogabeak sartzean bistaratuko den errore-mezua.

Berrezarri

Berrezarri uneko fitxan egindako aldaketak eta ezarri elkarrizketa-koadroa ireki denean aplikagarriak zirenak.

Emaguzu laguntza!