Aukerak
Iragazki-aukera osagarriak bistaratzen edo ezkutatzen ditu.
Aukerak
Maiuskula/minuskula
Letra maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu.
Adierazpen erregularrak
Iragazki-definizioan adierazpen erregularrak erabiltzea ahalbidetzen du.
Adierazpen erregularra kontrol-laukia hautatuta badago, EQUAL (=) eta NOT EQUAL (<>) erabili ahal izango dituzu konparazioetan ere. Funtzio hauek ere erabil ditzakezu: DCOUNTA, DGET, MATCH, COUNTIF, SUMIF, LOOKUP, VLOOKUP eta HLOOKUP.
Bikoizterik ez
Errenkada bikoiztuak kanpo uzten ditu iragazitako datuen zerrendan.
Datu-barrutia
Taulan iragazitako datu-barrutiaren izena bistaratzen du.