Taula dinamikoa
Zehaztu taula dinamikoak sortutako taularen diseinua.
Taula dinamikoak botoi gisa bistaratzen ditu datu-eremuak; botoi horiek arrastatuz eta jareginez taula dinamikoa defini dezakezu.
Diseinua
Taula dinamiko baten diseinua definitzeko, arrastatu eta jaregin datu-eremuen botoiak Orrialde-eremuak, Errenkada-eremuak, Zutabe-eremuak eta Datu-eremuak areetara. Arrastatu eta jareginez ere berrantola ditzakezu taula dinamiko bateko datu-eremuak.
LibreOffice suiteak automatikoki gehituko die epigrafe bat Datu-eremuak areara arrastatutako botoiei. Datu-eremuaren izena eta datuak sortu dituen formularen izena izango ditu epigrafeak.
Datu-eremu batek erabilitako funtzioa aldatzeko, egin klik bikoitza Datu-eremuak areako botoi batean eta orduan Datu-eremua elkarrizketa-koadroa irekiko da. Errenkada-eremuak edo Zutabe-eremuak areetako botoietan ere egin dezakezu klik bikoitza.
Gehiago
Taula dinamikoa definitzeko aukera osagarriak erakusten edo ezkutatzen ditu.
Emaitza
Zehaztu taula dinamikoaren emaitzak bistaratzeko ezarpenak.
Hautapena:
Uneko taula dinamikoaren datuak barne-hartzen dituen area hautatu.
Emaitzak hemen:
Hautatu taula dinamikoren emaitzak bistaratzeko area.
Hautatutako areak datuak baditu, taula dinamikoak datuak gainidatziko ditu. Lehendik dauden datuak gal ez daitezen, utzi taula dinamikoari automatikoki hautatzen emaitzak bistaratzeko area.
Ez ikusi egin errenkada hutsei
Ez ikusi egiten die datu-iturburuko eremu hutsei.
Identifikatu kategoriak
Automatikoki esleitzen dizkio etiketarik gabeko errenkadak goiko errenkadaren kategoriari.
Totalen zutabeak
Zutabe-kalkuluaren total orokorra kalkulatzen eta bistaratzen du.
Totalen errenkadak
Errenkada-kalkuluaren total orokorra kalkulatzen eta bistaratzen du.
Gehitu iragazkia
Iragazki-botoi bat gehitzen du kalkulu-orriko datuetan oinarritutako taula dinamikoetan.
Iragazkien elkarrizketa-koadroa irekiko da.
Gaitu informazio xehatua
Hautatu kontrol-lauki hau, eta egin klik bikoitza taulako elementu baten etiketan elementu horren xehetasunak erakusteko edo ezkutatzeko. Garbitu kontrol-lauki hau, eta egin klik bikoitza taulan, gelaxkaren edukia editatzeko.
Taula dinamiko baten barruan xehetasunak ikusteko
Egin ekintza hauetako bat:
-
Hautatu gelaxka-barruti bat eta aukeratu Datuak - Taldea eta eskema - Erakutsi xehetasunak.
-
Egin klik bikoitza taulako eremu batean.
Ondoan maila bereko eremuak dituen eremu batean klik egiten baduzu, Erakutsi xehetasuna elkarrizketa-koadroa irekiko da:
Erakutsi xehetasuna
Aukeratu xehetasunak bistaratu nahi dizkiozun eremua.