Kontsolidatu
Gelaxka-barruti independente bateko edo gehiagotako datuak konbinatzen ditu eta barruti berri bat kalkulatzen du zuk zehaztutako funtzioa erabiliz.
Funtzioa
Hautatu datuak kontsolidatzeko erabili nahi duzun funtzioa.
Kontsolidatze-barrutiak
Ordenatu nahi dituzun gelaxka-barrutiak bistaratzen ditu.
Iturburuko datu-barrutia
Kontsolidatze-barrutiak koadroan zerrendatutako gelaxka-barrutiekin kontsolidatu nahi duzun gelaxka-barrutia zehazten du. Hautatu orri bateko gelaxka-barruti bat, eta egin klik Gehitu botoian. Aurrez definitutako gelaxka baten izena ere hauta dezakezu Iturburuko datu-barrutia zerrendan.
Kopiatu emaitzak hemen:
Kontsolidazioaren emaitzak bistaratuko diren barrutiko lehen gelaxka erakusten du.
Gehitu
Iturburuko datu-barrutia koadroan zehaztutako gelaxka-barrutia gehitzen du Kontsolidatze-barrutiak koadroan.
Aukerak
Aukera osagarriak erakusten ditu.