Eragiketa anizkoitzak

Formula bera aplikatzen die hainbat gelaxkari, baina parametro-balio desberdinekin.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Datuak0 - Eragiketa anizkoitzak.


Eragiketa anizkoitzak aplikatzea

Ohar-ikonoa

Hautatutako barrutiko lehen gelaxkaren erreferentzia bat eduki behar du Errenkada edo Zutabea koadroak.


Ohar-ikonoa

Hainbat eragiketa anizkoitz dituen kalkulu-orri bat esportatzen badituzu Microsoft Excelera, formula daukaten gelaxken kokagunea osoki definitu behar da datu-barrutiari dagokionez.


Balio lehenetsiak

Formulak

Sartu eragiketa anizkoitzean erabili nahi dituzun formulak dituzten gelaxken gelaxka-erreferentziak.

Errenkada

Datu-taulan errenkaden aldagai gisa erabili nahi duzun sarrerako gelaxka-erreferentzia sartu behar duzu.

Zutabea

Datu-taulan errenkaden aldagai gisa erabili nahi duzun sarrerako gelaxka-erreferentzia sartu behar duzu.

Txikiagotu / Maximizatu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, ikonoa Maximizatu ikono bihurtuko da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-barrutia marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Ikonoa

Txikiagotu

Ikonoa

Maximizatu

Emaguzu laguntza!