1., 2., 3. taldea

Zehaztu gehienez subtotalen hiru talderentzako ezarpenak. Fitxa bakoitzak itxura berdina du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Datuak - Subtotalak - 1., 2., 3. taldea fitxak.


Subtotal-balioak txertatzeko taula batean:

  1. Egiaztatu taulako zutabeek etiketak dituztela.

  2. Hautatu subtotalak kalkulatu nahi dizkiozun taula edo taulako area, eta gero aukeratu Datuak _ Subtotalak.

  3. Elkartu honen arabera koadroan, hautatu subtotalak gehitu nahi dizkiozun zutabea.

  4. Kalkulatu subtotalak koadroan, hautatu subtotalak kalkulatzeko balioak dituzten zutabeen kontrol-laukiak.

  5. Erabili funtzioa koadroan, hautatu subtotalak kalkulatzeko erabili nahi duzun funtzioa.

  6. Sakatu Ados.

Elkartu honen arabera

Hautatu subtotalen kalkulua kontrolatzeko zutabea. Hautatutako zutabearen edukia aldatzen bada, subtotalak automatikoki birkalkulatuko dira.

Kalkulatu subtotalak:

Hautatu subtotala kalkulatzeko balioak dituzten zutabeak.

Erabili funtzioa

Hautatu subtotala kalkulatzeko erabili nahi duzun funtzio matematikoa.

Emaguzu laguntza!