Iragazki aurreratua

Iragazki aurreratu bat definitzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Datuak - Iragazki gehiago - Iragazki aurreratua....


Iragazkiak aplikatzea

Irakurri iragazki-irizpideak hemendik:

Hautatu barruti izenduna, edo sartu erabili nahi dituzun iragazki-irizpideak dituen gelaxka-barrutia.

Txikiagotu / Maximizatu

Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, ikonoa Maximizatu ikono bihurtuko da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.

Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-barrutia marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.

Ikonoa

Txikiagotu

Ikonoa

Maximizatu

Gehiago

Iragazki-aukera osagarriak erakusten ditu.

Emaguzu laguntza!