Definitu datu-basearen barrutia
Datu-basearen barruti bat definitzen du orrian hautatutako gelaxketan oinarrituta.
Gelaxka-barruti laukizuzen bat bakarrik hauta dezakezu.
Aukeratu Datuak - Definitu barrutia.
Izena
Jar iezaiozu izena definitu nahi duzun datu-baseen barrutiari, edo hautatu izen bat zerrendatik.
Barrutia
Hautatutako gelaxka-barrutia bistaratzen du.
Txikiagotu / Maximizatu
Egin klik Txikiagotu ikonoan, elkarrizketa-koadroa sarrera-eremuaren neurrira txikitzeko. Horrela, hobeto markatu ahal izango duzu beharrezko erreferentzia, orrian. Ondoren, ikonoa Maximizatu ikono bihurtuko da. Egin klik bertan, elkarrizketa-koadroa jatorrizko neurrira itzultzeko.
Elkarrizketa-koadroa automatikoki txikiagotuko da, saguarekin orrian klik egitean. Saguaren botoia askatu bezain laster, elkarrizketa-koadroa leheneratu egingo da, eta saguarekin definitutako erreferentzia-barrutia marko urdin batekin nabarmenduko da dokumentuan.
Gehitu/Aldatu
Hautatutako gelaxka-barrutia datu-basearen barrutien zerrendan gehitzen du, edo lehendik dagoen datu-basearen barruti bat aldatzen du.
Ezabatu
Hautatutako elementuak ezabatzen ditu ekintza berretsi ondoren.
Gehiago>>
Aukera osagarriak erakusten ditu.